Pertsona bakarreko organuen berezko eginkizunak III Kapituluan deskribatzen dira:
Ondoren atribuzioen laburpen bat ematen da:
- Elkargoaren errepresentazio gorena eremu guztietan izango du. Elkargoaren gestioaren ardura ere izango du, horretarako Estatutuek, araudi aplikagarriak ala Elkargo beraren gobernu ala organu plenarioek ematen dizkioten funtzio eta atribuzioak erabiliko dituelarik.
- Behar diren akzio, errekurtso eta erreklamazioak gauzatzea, kasazio errekurtsoa barne, Epaitegi eta Justizia Auzitegien aurrean, Auzitegi Gorena, Auzitegi Konstituzionala, Europar Auzitegia eta Konpetentziaren Defentsarako Auzitegia barne, Elkargoa ala bere elkargokideen defentsan, bai eta era guztietako agintari eta erakunderen aurrean, horretareko abokatuak izendatu eta ordezkaritzak eta ahalordeak Prokuradoreei eman diezazkielarik.
- Gobernu-Batzordearen eta Elkargoaren Batzar Nagusien bileren buru izatea.
- Gobernu-Batzordearen eta Batzar Nagusiaren sesioen deialdiak ordenatzea, haien gai-zerrenda ezarriz, horretarako deliberazio eta eztabaidak ordenatuz, berdinketa ematen den kasuetan bere kalitate-botuaren bitartez ebatziz eta bi organuen sesioak hasiz, etenaz ala amaituaz.
- Elkargoaren arauzko eta estatutu-preskripzioak betetzen direla zaintzea, bai eta Elkargo beraren ala barne dagoen Elkargo Kontseiluen akordio eta disposizioak zaintzea ere.
- Behin onartzen direnean, Gobernu-Batzordeari eta Batzar Nagusiei dagozkien batzar-agiriak bere sinaduraren bitartez eskuestea.
- Elkargoak antolatzen dituen Kongresuak, Jardunaldiak, Kurtsoak eta Simposiumak zuzendu eta haien buru izatea.
- Sor litezkeen Lan Komisioak koordinatzea.
- Elkargokide karneta baimentzea.
- Idazkariak igorritako Zertifikazio guztiak ontzat ematea.
- Ordainketa agindu eta igorpenak, banku txeke eta taloiak baimentzea, ez egotea, gaisotasun ala postua bete gabe dagoeneko kasuetarako Dekanordearen atribuzioaren ala ordezkaritza eta ahalordetza espresuen eta dagozkion mugen kalterik gabe.
- Bere sinaduraz kontabilitate liburuak ala beste edozein dokumentu ala liburu ofiziala legitimatzea, Legeak ezarriteko legalizazioaren kalterik gabe.
- Elkargoak Agitariei, Korporazioei ala partikularrei ofizialki zuzendutako txosten eta mezuak baimentzea.
- Bankuetako kontu korronteak ireki eta ixteko bejar diren dokumentuak sinatzea.
- Gobernu-Batzordeko gainontzeko kideei karguen jabetza ematea.
Dekanordeak Dekanoak ematen ala eskuordetzen dizkion funtzio guztiak beteko ditu. Halaber, Dekanoa ez dagoenean honen funtzioak bere gain hartuko ditu.
Elkargoko Idazkariari ondorengoa dagokio:
- Elkargoko organuetan eztabaidatu beharreko asuntuen ala Dekanoak eskatzen dionaren berri ematea, behar den dokumentazioa prestatuz.
- Gobernu-Batzordeko kide guztien karguaren fede ematea.
- Zertifikazioak igortzea.
- Gobernu-Batzordearen eta Batzar Nagusien sesioen aktak jaso eta sinatzea, haien onarpenerako kontu emanez.
- Gobernu-Batzorderako eta ohizko eta Ez Ohizko Batzar Nagusierako bileren akten erregistro eta artxiboa eraman eta zaintzea.
- Berak, ala behar denean, Dekanoarekin batera, aginduak, tramite hutseko gutuneria eta bestelako dokumentu administratiboak sinatzea.
- Elkargoaren artxibo dokumentala eraman eta zaintzea.
- Elkargokideen erregistroaren kontrola eramatea.
- Elkargokideen zigorren erregistroa eramatea.
- Elkargoko administrazioko langileen nagusi izatea, Dekanoaren ikuskapenaren pean, haien betebeharrak eta Gobernu-Batzordearen akordioak betetzen dituztela ziurtatuz.
- Elkargoaren administrazioaren martxa egokia ziurtatzeko aktibitate eta ekimenak proposatu eta gestionatzea.
Idazkariordeak Idazkariak ematen ala eskuordetzen dizkion funtzio guztiak beteko ditu, Dekanoaren adostasunarekin. Halaber, Idazkaria ez dagoenean honen funtzioak bere gain hartuko ditu.
Diruzainaren betebeharrak ondorengoak izango dira:
- Elkargoaren dirua jaso, babestu eta gestionatzea, Dekanoaren adostasunarekin. Diruaren arduraduna izango da, Gobernu-Batzordearen ustez behar bezela justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik. Kasu hauetan Gobernu-Batzordeak hornituko ditu bermapen eta segurtasun bideak.
- Berifikatu beharreko ordainketa igorpenak egitea eta Elkargoko baku kontuen eta Diruzaintzari buruzko ordainketa aginduak sinatzea.
- Erreziboak sinatzea, kobrantzak jasotzea eta ordainketak egitea, azken hauek Dekanoak baimenduta izan behar dutelarik.
- Elkargoko eguneroko beharrei aurre egiteko diru nahikoa izatea.
- Elkargokideek ordaindu gabeko kuota edo bestelakoei buruz Gobernu-Batzordeari informatzea, behar diren erreklamazioak ala, beharrezkoa izango balitz, zordunen bajak aurrera eramateko.
- Kontu-hartzailearekin batera Gobernu-Batzordeak onartu beharko duen Elkargoaren kontabilitate legalaren liburu ala zerrendak eramatea, bai bere kabuz ala Elkargotik kanpoko aholkularitza baten bitartez.
- Kontu-hartzailearekin batera, dagokion urteko balantzearekin batera, diru-sarrera eta gastuen kontuak sinatzea eta Gobernu-Batzordeari azaltzea, Ohizko Batzar Nagusien onarpenpean jartzeko.
Kontu-hartzaileak ondorengo betebeharrak izango ditu:
- Diruzainarekin batera, Gobernu-Batzordeak onartu beharko duen Elkargoaren kontabilitate legalaren liburu ala zerrendak eramatea, bai bere kabuz ala Elkargotik kanpoko aholkularitza baten bitartez.
- Diruzainarekin batera, dagokion urteko balantzearekin batera, diru-sarrera eta gastuen kontuak sinatzea eta Gobernu-Batzordeari azaltzea, Ohizko Batzar Nagusien onarpenpean jartzeko.
- Elkargoko Aurrekontua idaztea Ohizko Batzar Nagusiari aurkeztu eta haren onarpenpean jartzeko.
- Elkargoaren egoera ekonomikoaren Balantzea Urteko Memoriaren bitartez helaraztea.
Gobernu-Batzordeko batzordekideei ondorengoa dagokie:
- Bestelako Gobernu-Batzordeko karguei laguntzea eta Dekanoak ala Gobernu-Batzordeak ematen dizkien funtzioak onartzea.
- Erabaki eta aztertu behar diren gaiei buruz Gobernu-Batzordeko karguei aholkua ematea.
- Elkargoaren egoitzera joatea bere ardura diren funtzioei eta sortu daitekeen edozein gertaerari erantzun emateko.
- Dekanoak bidalitakoa betetzea.
- Elkargoko Gobernu-Batzordea sesioetara ahots eta botuaz joatea.