Elkargo profesionalak lanbide ezberdinetako kolektiboak barne hartzen dituzten eta Elkargokideen interesak esparru askotan defendatzeko helburua duten erakundeak dira.
Eginkizunak
Etika profesionala eta erabiltzaile eta kontsumitzaileen eskubide eta interesenganako errespetua babestea.
Lanbidearen aritzea antolatzea, bere lurralde eremu eta ezarritako markuaren barnean.
Aritze profesional egoki eta legala, baita Elkargokideek bere betebeharrak betetzen dituztela zaintzea.
Estatutu hauen Hirugarren Tituluan aurrikusitako baldintzen arabera disziplinazko agintea erabiltzea.
Elkargokideek bere ordainsariak jaso dezaten behar diren jarduketetan laguntzea, espresuki eta borondatez honela eskatzen dutenean.
Ordainsari profesionalei dagozkien gaiak eztabaidatzen diren prozesu judizialetan eta administratiboetan eska litezkeen bidezko informeak ematea.
Besteren kontura lanbidean diharduten Industria Ingeniaritzako Gradudunek, Industria Ingeniari Teknikoek eta Industria Perituek ordainsari egokiak jaso dezaten zaintzea, honetarako haiengan eragina duten garapen arauen eta Hitzarmen Kolektiboen negoziatzaileekin erlazio estua mantenduz.
Elkargokideei zerbitzu komunak eskaintzea, bai Estatutuetan jasotakoak, bai ondoren adostutakoak.
Erakunde formatibo moduan, etengabeko heziketa profesionala sustatzea eta bere eraginkortasuna zaintzea. Era berean, gizarte, kultura, hezkuntza eta jarduera praktikoak antolatu eta aurrera eramatea.
Elkargoaren lurralde eremuan Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Industria Ingeniari Teknikoen eta Industria Perituen arloko bete gabeko lanpostu eta lanei buruzko informazio zerbitzu eraginkor eta aktiboa mantentzea, hauen lan profesionalaren eta industria errendimenduaren eraginkortasuna areagotzeko enplegagarritasun egokia lortzeko helburuarekin.
Arbitraje ala bitartekaritza bidez, Elkargokideen artean ala hirugarrengoekin sor litezkeen gatazketan parte hartzea, interesatuek elkar adostu ondoren eskatzen dutenean.
Elkargokideen lan profesionalak bisatu, egiaztatu ala erregistratzea Estatutuen 46. artikuluan zehazten den moduan.
Administrazio publikoarekin batera lan egitea interes komunak lortzeko helburuarekin eta zehazki:
-Organu administratiboetan parte harzea hauen araudiak horrela aurrikusten duenean eta araudiak jasotako baldintzetan.
-Organu ala erakunde eskudunek eskatutako txostenak ematea, bai eta lanbidea berakin zerikusirik ez duten bere kabuz ematea adosten dituztenak ere.
-Behar den tokian eskatzen zaizkion estatistikak prestatu eta aurkeztea.
-Estatu, Erkidego Autonomo, erakunde lokal eta udalei bere eskuduntza diren gaiei buruzko aholku ematea.
Intrusismo profesionala eta kompetentzia desleiala ekiditeko neurriak hartzea, Konpetenzia Desleialaren 3/1991 Legeak, urtarrilaren 10ekoak, adierazten dituen kasuetan.
Bere aurrekontuak onartzea eta Elkargokideen ekarpenak arautu.
Elkargokideen helburuak jaso eta bideratzea. Honetarako, eta Elkargoko organuen ala honen lurralde eremuaren eskuduntza ez diren gaietan, Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Industria Ingeniari Teknikoen eta Industria Perituen Euskadiko Kontseilua eta, behar denean, Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Industria Ingeniari Teknikoen eta Industria Perituen Espainiako Kontseilu Orokorra izango dira Elkargo honek, berak bakarrik ala beste Elkargoekin batera, dagozkien Organu Ofizialen aurrean bere eskuduntzaren hobekuntza ala existentziarekin eta Industria Ingeniaritzako Gradudunek, Industria Ingeniari Teknikoek eta Industria Perituek eskeintzan ala eskaini ditzaketen zerbitzuak arautzen dituzten arauekin erlazionatuta dauden iradokizunak aurkezteko erabiliko dituen organuak izango dira, bai korporazio ofizialetan bai eta entitate partikularretan ere, iradokizun hauek haien atribuzio espezifikoekin eta momento bakoitzean industriaren exijentzia, behar eta potentzialtasunarekin bat datozenean.
Euskadiko Erkidegoko eta Estatuko Kontseiluetako kide bezela Kontseilu hauen Estastutuetan onartuta dituen funtzioak aurrera eramatea.
Interes profesionalentzat onuragarri diren eta Elkargoaren helburuak lortzera bideratutako gainontzeko funtzio guztiak aurrera eramatea.
Leihatila Bakarra ezartzea. Elkargoak web orri bat mantenduko du, zerbitu-aktibitate eta hauen aritzearen sarbide libreari buruzko 2009/17 Legean, azaroaren 23koan, aurrikusitako leihatila bakarraren bitartez, profesionalek puntu bakar batean, bide elektronikoz eta urrutitik Elkargokide egiteko, lanbidean aritzeko eta Elkargoan baja emateko tramite guztiak egin ahal izateko. Konkretuki, behar dena egingo da leihatila bakar honen bitartez profesionalek ondorengoa dohain egin ahal dezaten:
Bere aktibitatea eta horretan jarduteko behar duten informazio eta inprimaki guztiak lortzea.
Eskaera eta dokumentazio guztia, Elkargokidetza eskaera barne, aurkeztea.
Doazkion prozedimenduen tramitazio egoera ezagutzea eta naitaezko tramite aktuei buruzko jakinarazpenak eta erabakiak jasotzea, disziplina-espedienteei buruzko jakinarazpenak barne, beste bideen bitartez posible ez denean.
Estatutu-bileretarako deialdiak ezagutzea.
Leihatila bakarraren bitartez, erabiltzaile eta kontsumitzaileen defensa hoberako, argia, nabaria eta dohakoa izan beharko duen ondorengo informazioa eskainiko da:
Elkargokide erregistrorako sarbidea, guztiz eguneratua izango dena eta gutxienez ondorengo datuak izango dituena: Elkargokide profesionalen izen-abizenak, Elkargokide zenbakia, bereganatutako titulu ofizialak, helbide profesionala eta gaikuntza profesionala.
Elkarte profesionalen erregistrorako sarbidea, Elkarte Profesionalen 2/2007 Legearen, martxoaren 15ekoaren 8. artikuluak jasotako edukia izango duena.
Erabiltzaile ala kontsumitzaile baten eta Elkargo Profesionala ala Elkargokide baten arteko gatazka ematen denean aurkeztu daitezkeen erreklamazio ala errekurtso bideak.
Zerbitzu profesionalen hartzaileek laguntza jasotzeko jo dezaketen erabiltzaile eta kontsumitzaile elkarte ala erakundeen datuak.
Kode Deontologikoen edukia.
Horretarako, artikulu honetan aurrikusitakoa bete ahal izateko neurriak hartuko dira, beharrezko teknologiak gehituz eta sistema ezberdinen arteko elkarlana eta desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna bermatzen duten plataforma teknologikoak sortu eta mantenduz. Honela, koordinazio eta elkarlanerako behar diren mekaniskoak jarri ahal izango dira, baita beste lanbideen korporazioekin ere.
Erreklamazio eta kexa zerbitzua sortu eta mantentzea. Elkargoak erabiltzaile eta kontsumitzaileen arretarako zerbitzua izango du. Zerbitzu honek derrigorrez tramitatu eta, behar denean, ebatziko ditu Elkargoaren aktibitatearekin ala Elkargokideen aktibitate profesionalarekin erlazionatuta edozein erabiltzaile ala kontsumitzailek aurkezten dituen kexa eta erreklamazio guztiak, baita erabiltzaile eta kontsumitzaile elkarte ala erakundeek haien izenean ala haien interesen defentsan aurkezten dituztenak ere.
Erabiltzaile eta kontsumitzaileentzako erbitzu honen bitartez, behar den moduan, kexa ala erreklamazioari buruz erabakiko da: gatazkak ebazteko sistema estrajudizialari buruzko informazioa emanez, espedientea dagokion Elkago organuei helarazten behar diren disziplinazko ala informazio espedienteak bidera ditzaten, bai artxibatuz, bai bere eskuduntzako zuzenbidearen araberako beste edozein erabaki hartuz.
Zerbitzu honen antolakuntzak kexa eta erreklamazien bide elektroniko bidezko eta urrutiko aurkezpena aurrikusi beharko ditu.
Indarreko araudiak ematen dizkion bestelako funtzioak aurrera eramatea.