Industria Ingeniari Teknikoaren lanbideak profesionalen jokabide etikoaren eskaerak argi definitzen dituzten zenbait arau deontologiko ezartzea eskatzen du, behar ez diren jokabideak ekiditeko.
Lanbideari dagozkion jarduerek ezaguera tekniko eta zientifikoak eskatzendituzte, baita esperientzia eta zentzu praktikoa ere, onura publiko eta pribatuaren zerbitzuan.
Ardura profesionala eta jokabide egokia izatera zuzendutako oinarri deontologikoak bizitza profesionalerako eredu izan behar dute, jarduera bete beharreko gizarte funtzioari lotuz eta gizarteari zerbitzu hobeagoa emateko aurrerapen soziala eragiteko baldintzak sustatuz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Kontseilu Nagusiak 2009ko uztailaren 4ko Ohizko Batzarrean onartutako eta Elkargo honek bere gain hartutako kode deontologikoa kontsulta dezakezu.