ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorron Deialdia | Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorron Deialdia

Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusietako Deialdia

Ohizko eta Ezohiko Batzar Nagusietako deialdiak Gobernu Batzordeko Idazkariak igorriko ditu Dekanoaren onespenarekin, elkargokide guztiei bidalitako idazki baten bitartez, (15) hamabost egun naturaleko gutxieneko aurrerapenarekin.

Urteko azkeneko hiruhilabetean Ohizko Batzar Nagusia ospatuko da hurrengo ekitaldirako aurrekontuak probisionalki onartzeko eta urteako lehen seihilabetean beste bat aurrekontua behin betiko onartzeko, 39. a) Artikuluaren arabera.

Ezohiko Batzar Nagusietarako deialdiak Gobernu Batzordeak eskatu ditzazke. Era berean, Elkargokideen %20ak deitu ditzazke, idatziz, deialdia justifikatzen dituen arrazoiak eta tratatu beharreko gai konkretuak adieraziz. Deialdiko gai-zerrendan adierazitako gaiak bakarrik tratatu ahal izango dira Ezohiko Batzar Nagusietan.

Ezohiko Batzar Nagusiak ere (15) hamabost egun naturaleko gutxieneko aurrerapenarekin deituko dira eta gaia premiazkoa balitz, (5) bost egun naturaleko gutxieneko aurrerapenarekin.