Lanbidean aritzeak araututako funtzioak burutzea suposatzen du, funtzio hauek Ingeniaritzako Gradudunak barne hartzen duten Industria Ingeniari Teknikoen Atribuzio Profesionalak arautzen dituzten arauetan jasotzen direlarik. Era berean, erregulatu gabeko funtzioak ere burutu beharko dira, lanbidea beraren ezagutza ala konpetentziekin erlazionatuta dauden horiek, alegia.
Bai batak zein besteak, bezeroekin sinatzen diren zerbitzu kontratuen bitartez libreki ala autonomoki, enpresa batekin lan kontratua sinatu ondoren soldatako ala besteren kontura ala disziplina bakarreko (Industria Ingeniari Teknikoek osatua bada) ala disziplina anitzeko (titulazio ezberdinetako teknikariez osatua bada) izaeradun elkarte profesional baten bitartez burutu daitezke.
Zure lana Eraikuntzaren Antolamendurako 38/1999 Legearen eta Atribuzio Profesionalei buruzko 12/1986 Legearen arabera Proiektuak, Obra Zuzendaritza, Memoria Teknikoak, Txostenak, Peritazioak, etab. egitea bada, Industria Ingeniari Tekniko eta Gradudunen Elkargoko Erregistro Profesionala. Bertan adierazitako Legeen arabera profesionalki aritzeko betebeharrak betetzen dituzten elkargokideak agertzen dira.
Ingeniarien Erregistro Profesional honek Ingeniari baten zerbitzuak behar dituzten particular edo enpresei informazio eskeintzen die nagusiki, gaur egun Elkargoak egiaztatutako 200 elkargokide profesional baino gehiago daudelarik.
Bai aktibitate baterako, lan baterako, eraikuntzarako, edozein instalazio egiteko ala bestelako edozein lizentzia ala baimena lortzeko, bai legalizazio, tramitazio edo erregistro bat lortzeko ala instalazio bat martxan jartzeko, bai edozein komunikazio ala ardura-deklarazio egiteko Administrazio Publikoko Erakunde Ofizialen ala bestelako Autonomia ala Udal mailako Erakunderen aurrean aurkeztu behar diren Proiektuak idazten, Txostenak, Memoria Teknikoak eta Peritazioa egiten, Lanetako Zuzendaritzan, etab.etan aritzen diren elkargokide profesional hauetako bat izan nahi baduzu, aritze profesionalerako nahitaezkoak diren ondorengo betebeharrak bete behar dira:
Betebehar orokor hauetaz aparte, badira ere beste batzuk, particular izenekoak, aktibitatea burutzen den moduaren arabera, bai nork bere kabuz, besteren kontura ala elkarte profesional baten bitartez egiten bada.
Elkargokide diren eta lanbidean norberaren kontura, freelance, etab. aritu nahi duten Ingeniaritzako Gradudun eta Industria Ingeniari Teknikoek denek, ondorengo baldintza gehigarriak bete behar dituzute:
Lan erlazio batez empresa bati estekatutako Ingeniaritzako Gradudun eta Industria Ingeniari Teknikoek lan profesionalak ondorengo baldintzen pean egingo dituzte, beti ere haien sinadura eta elkargoko identifikazioaz:
Industria Ingeniaritza Teknikoan aritzeko Elkarte Profesionalei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legearen arabera sortutako Elkarte Profesionalak, bai lanbide honetan bakarrik ala bateragarri den beste lanbide batekin batera aritzeko, Elkargoko Elkarte Profesionalen Erregistroan izena eman beharko dute, indarrean dagoen Ingeniaritzako Gradudun eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialen Elkarte Profesionalen Ereregistroen Araudian adierazten den bezela.