Gipuzkoako Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Elkargo Ofizialean alta eskatzen dutenek web orriko formularioa bete beharko dute. Ondoren jatorrizko titulua eta NAN tamainako bi argazki ekarri beharko ditu Elkargoko egoitzara.
Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen bestelako Elkargo Ofizial batean altan egonez gero, eskaerarekin batera jatorrizko Elkargoko zertifikazioa atxekitzea nahikoa izango litzateke, Elkargoko kuotak eta kargak egunean izateaz gain.
Hala eta guztiz ere, Gipuzkoako Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Elkargo Ofizialak ez die eskatuko Elkargo honetan alta ematea, ezta bestelako habilitaziorik Gipuzkoako Lurralde Historikoan aritzeko Estatuko Elkargoren bateko Elkargokide diren Ingeniaritzako Gradudunei, Industria Ingeniari Teknikoei eta Industria Perituei, Elkargo hau bere helbide profesional bakarrari ala nagusiari dagokiolarik, Elkargoko kuotak barne hartzen ez dituen eta Elkargo honek bere elkargokideei eskainitako zerbitzuengatik eskatzen dizkien ordainketen ezberdinak diren ordainketak eskatuko ez dizkielarik.
Elkargoan alta emateko, lanbide profesional tituludunean aritzeko Legeak ezarritako betebeharrak bete beharko ditu:
Aurreko betebeharrez gain, interesatuak elkargokide izateko ondorengoak ere bete beharko ditu:
Alta eskaera aurkeztu eta gero, berehala emango zaio interesdunari behin-behineko karneta.
Eskaera Elkargoko Idazkaritzak tramitatua izango da. Dokumentu ofizialak eta eskatutako datuak konprobatu eta gero, Dekanoaren oniritziaz, Idazkariak igorriko du interesdunaren elkargokide izatearen zertifikatua eta Industria Ingeniaritzako Gradudunen, Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Kontseilu Nagusira bidaliko da.
Ziurtagiria aste bateko epean igorriko da.
Alta eskaera ukatu edo etetzea gertatzen bada, Elkargoko Idazkaritzak interesdunari jakinaraziko dio behar diren ondorioak izan ditzan.
Alta eskaera ukatzearen akordioa zazpi (7) eguneko gehienezko epean jakinaraziko zaio interesdunari, epea erabakia hartzen den egunetik kontatzen hasten delarik; akordioari aurre egiteko gorako errekurtsoa jarri ahal izango du eskatzaileak Elkargoko Denakoaren aurrean hilabete bateko epean. Dekanoak errekurtsoa aurkezten den egunetik hasita hamabost eguneko epean ebatzi eta jakinaraziko dio interesdunari, bide administratiboari amaiera emanez, administrazioarekiko auzi-prozedua libre geratuz, bere araudiaren arabera.
Elkargokide berrien alta emateko esteka: https://cogitig.com/eu/solicitud-de-alta