ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Historia | Antecedentes

Historia

Aurrekariak

Ba al zenekien aintzinako Erroman Kolegio izenez (Colegium opficum), berezko nortasun juridikoa zuen lanbide berdineko pertsona ezberdinez osatutako eskubide publikoko elkartea, deskribatzen zela? Hura eratzeko gutxienez hiru persona behar ziren.

Gaur egungo Kolegio edo Elkargoak zenbait behar asetzeko sortzen dira:

  • Profesionalek antolatzeko beharra dute.
  • Zenbait partikularrek lagundu eta parte hartzen dute profesionaltasun bermea izateko.
  • Administrazio Publikoak zenbait eginkizun eskuordetzen ditu.

Gure Elkargoaren Historia

1545. Oñatiko Unibertsitatea sortzen da.

1546. “Bergarako Mintegi Erreala”-ren “Behin-behineko Eskola” irekitzen da. Bertan Fisika Esperimentala, Kimika eta Mineralogia, Giza Zientziak, Marrazkia, Diseinua, Estatistika, Latina, Frantsesa, Ingelesa eta Italiera irakasten ziren.

1824. Madrilen Arteen Kontserbatorio Erreala sortzen da, gaur egungo Industria Eskolen oinarri izan zena.

1850. Industria Eskolak sortzen dira, hiru mailatako ikasketak irakasten zituztenak:

                -              Oinarrizkoa.

                -              Hedapena (Bartzelona, Sevilla eta Bergaran).

                -              Goi maila (Madrilen).

1901. Romanones Konteak irakaskuntza erreformatu zuen, hiru ziklotan bananduz:

                -              Langileentzako irakaskuntza.

                -              Industria Praktikoentzako irakaskuntza.

                -              Industria Perituentzako irakaskuntza.

1907. Ingeniari karrerako Ikasketa Planak bere 57. Artikuluan honakoa zioen: “Titulua Arte ala Industria Eskola Ofizialetan lortu duten Peritu Mekanikoek, Kimikoek, Elektrikariek, Metalurgikoek, Entsegulariek, Aparejadoreek eta Manufaktura-Perituek Industria Ingeniarien Eskola Nagusian azterketarik gabe sartzeko eskubidea izango dute”.

1933-1934. Gipuzkoako Peritu eta Industria Teknikoen Elkartea sortzen da.

1940. Félix Sopelanak, Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren Ordena bete ezinean, Gipuzkoako Peritu eta Industria Teknikoen Elkartea deuseztatu behar izan zuen.

1941. Industria Perituen heziketarakok Ikasketa Plana ezartzen da, Mekanika, Elektrizitatea eta Kimika espezialitateetan.

1942. Peritu eta Industria Teknikoen Elkarte Nazionalaren Estatutuak onartuak izan ziren. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Errioxako Ordezkaritzak, 1949ko abenduan ospatutako bilera batean, Gipuzkoarako ordezkariordea izandatu zuen.

1943. Félix Sopelana Jauna Gipuzkoako Ordezkaritzako lehendakari hautatua izan zen.

1944. Féliz Sopelana Jauna eta bere Zuzendaritza Batzordea Donostiako Peritu Eskola bat sortzeko kudeaketak egiten hasten dira.

1945. Industria Perituen Elkargoak sortzen dira.

1946. Industria Perituen Elkargoen Goi Kontseiluaren Estatuto Orokorrak onartzen dira.

1947. Donostiako Industria Perituen Eskolako lehenengo promozioak ikasketak amaitzen ditu.

1948. Euskadiko Industria Perituen Elkargo Ofizialaren sorkuntza adosten da, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako probintziak biltzen zituena eta Egoitza Bizkaian izango zuena.

1949. Lehendakaria, Manuel Cendoya Jauna, Gipuzkoako Ordezkaritza Elkargo independente bilakatzeko tramiteak hasten ditu.

1950. Gipuzkoako Peritu eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoa eratzen da, 1963 urtetik  1967 urtearen amaiera aldera arte Félix Sopelana Jauna lehendakari izanik.

 

INDUSTRIA INGENIARITZA TEKNIKOAREN HISTORIA ESPAINIAN

I.1. Industria Ingeniari Tekniko karreraren aurrekari historikoak

1824ko abuztuan Arteen Kontserbatorio Erreala sortu zen Madrilen, gaur egungo Industria Eskolen oinarri izan zena. Han antolatu ziren Mekanika, Fisika, Kimika eta Delineazio irakaskuntzak zeintzuk, aldaketa txikiekin, 1850eko irailaren 4ra arte irakatsi ziren. Egun horretan, Merkataritza, Instrukzio eta Lan Publikoen Ministerioren Errege-Dekretu batek aginduta, Manuel Seijas Lozano Jn. Ministro izanik, Industria Eskolak sortu ziren, hauetan hiru gradu irakasten zirelarik:

                -              Oinarrizkoa.

                -              Hedapena (Bartzelona, Sevilla eta Bergaran).

                -              Goi maila (Madrilen).

Hiru gradu hauek guztiz ziklikoak ziren eta zuzenean igarotzen zen gradu batetik hurrengo gradura.

Sorkuntza Errege-Dekretu horretan “Hedapen Eskoletako” ikasleei ematen zitzaien titulua , 4. Urtean Industria Mekanika ikasten zutenak, 2. Mailako Ingeniari Mekanikoarena zela ezartzen zen.

Industria Irakaskuntzen lehenengo birantolaketa 1857ko irailaren 9ko Instrukzio Publikoaren Legeak aditzera eman zuen. Horretan bi Peritu ikasketa azaltzen dira: Mekanikoa eta Kimikoa.

1858ko abuztuaren 26ko ikasketa programan Matematika, Fisika eta Kimikaren Elementuak, Industria Mekanikaren Oinarriak, Marrazketa Lineala eta Frantses Hizkuntza ikasi eta ikasgai horien azterketa orokorrak gainditzen zituzten ikasleek Peritu Mekanikoaren titulua jasoko zutela adierazten zen.

1886ko azaroaren 5eko Errege-Dekretu baten ondorioz, Navarro Rodrigo Jn. Sustapen Ministro izanik, beste zazpi Eskola sortu ziren. Garaiko kronikariek industria tradizio handieneko hirietan ez, baizik eta politikarien konfiantza zuten hirietan ezarri zirela diote.

Eskolak ondorengo hirietan ezarri ziren: Alcoy, Almería, Béjar, Gijón, Logroño, Santiago eta Villanueva y Geltrú.

1894ko abuztuaren 13an irakaskuntza bi taldetan banatu zen: Artistiko Industriala eta Tekniko Industriala.

1895eko abuztuaren 20an Peritu Mekaniko-Elektrikari, Kimiko eta Aparejadore ikasketak aldatu ziren, Irakaskuntzak lehenengoentzat 6 kurtsotan eta bigarrenentzat 5 kurtsotan banatu zirelarik.

1900eko Errege-Dekretu batek Arte eta Industria Lanbideen Eskolak birantolatu zituen.

1901ean Romanones Konteak Irakaskuntza guztia erreformatu zuen, hiru ziklo sortuz:

  • Langileentzako irakaskuntza.
  • Industria Praktikoentzako irakaskuntza.
  • Industria Perituentzako irakaskuntza.

Industria Praktikoentzako Irakaskuntzek hiru urteko iraupena zuten eta hauen amaitutakoan, Industria Perituentzako Irakaskuntzara igarotzen zen, azken hauek beste hiru urtetako iraupena zutelarik.

Une horretatik aurrera Irakaskuntza hauek etengabeko aldaketan jasan zituzten eta hauek zehaztea luzeegia izango litzateke. Honen adierazgarri, bakarrik 15 eguneko iraupena izan zuten Dekretuak egon zirela esan dezakegu.

1907ko abuztuaren 6ko Errege-Dekretu batek, Arte eta Industria Lanbideen Eskoletako ikasketak birantolatzean, aurreko Peritu Mekanikoak Peritu Mekaniko-Elektrikariak izendatu zituen.

1907an argitaratutako Ingeniari karrerako Ikasketa Planaren 57 artikuluan honakoa adierazten zen:

“Titulua Arte ala Industria Eskola Ofizialetan lortu duten Peritu Mekanikoek, Kimikoek, Elektrikariek, Metalurgikoek, Entsegulariek, Aparejadoreek eta Manufaktura-Perituek Industria Ingeniarien Eskola Nagusian azterketarik gabe sartzeko eskubidea izango dute”.

1915eko abenduan Madrilen ospatutako Arte eta Industria Lanbideen Eskoletako Irakasle-Batzarrean, beste batzuen artean, ondorengo akordioak egin ziren:

1.-Peritu ikasketak ematen dituzten Eskola kopurua gutxietzea eta geratzen direnak era egolian hornitzeko baliabideak epai daitezela.    

2.- katedra hornitzeko epaimahaiak, oposaketa bitartez, bete beharreko asignatura bereko irakasleek osatuta egotea.

3.-Instrukzioa Publikoaren Kontseiluaren Eskolen ordezko den eta Eskolek beraiek proposatutako Kontseilu bat egotea. 

4.-Instrukzio Publikoaren Ministerioaren barne, irakaskuntzen kontrolerako personaladministratiboa, teknikaria izatea. 

1922 urtean, Bartzelonan, Arte eta Industria Lanbideen Eskoletako Irakasle-Batzar bat ospatu zen. Bertan ondorengo Eskolak barne hartzen zituen Industria Irakaskuntzentzako Estatutu propiektu bat idatzi zen:

                1.- Aurreikasketa Eskolak.

                2.- Langileen Eskola Artistikoak eta Eskola Teknikoak.

                3.- Bigarren Mailako Eskola Teknikoak.

                4.- Industria Teknikoen Eskolak.

                5.- Lanbide ala Industria Artistikoen Eskolak.

                6.- Industria Ingeniarien Eskolak.

                7.- Arkitektura Eskolak.

                8.- Goi Mailako Arte Eskolak.

Eraberean, lurraldea Politeknikoak ezarri behar ziren industria distrito handietan zatitzea proposatu zen.

Erreforma hau ez zen aurrera atera.

1924ko martxoaren 15eko Dekretuz ordura arte Instrukzio Publikoko Ministerioaren menpeko izandako Industria Eskolak Lan, Merkataritza eta Industria Ministerioaren menpe izatera pasa ziren.

1924ko martxoaren 19ko Dekretuz Irakaskuntza Teknikoaren Antolaketarako Propiektua idazteko ardura izango zuen Komisio bat sortu zen.

Komisioa zenbait hilabetez bildu ondoren, bertan zegoen adostasun falta eta kontrako interesen defentsarako aurkako jarrerak zirela eta, Lan Ministerioko teknikariak izan ziren 1924ko urriaren 31ko Industria Irakaskuntzaren Estatutua idatzi zutenak.

Estatutu horren bitartez Irakaskuntza bi mailatan antolatzen zen:

                1.- Langile Irakaskuntza, Lan Eskoletan irakasten zena (langile eta ofizialentzat).

                2.- Irakaskuntza Profesionala, Industria Eskoletan irakasten zena (perituentzat).

                

Urte bat ere ez zen pasa zazpi kidedun bost sekzioz osatutako Komisio berri bat sortu zenean. Honen betebeharra nagusiei informatzea eta Irakaskuntza Teknikoan ezarritako hiru graduen auzi guztietan iritzipena ematea zen.

1925eko urriaren 6an 1924ko Estatutuaren aplikaziorako Behin-bahineko Araudia onartu zen.

1927ko urtarrilaren 20ean 35 kidek osatutako Komisio Iraunkoraren Antolakuntza eta Funtzionamendurako Araudi zabal bat argitaratu zen.

Komisio honek ez zuen izan behar bezelako eraginkortasunik izan, horrenbesteko kidez osatutako komisio guztiekin beti gertatzen den bezela.

1928ko urriaren 23ko Errege-Dekretu Legez heziketa Profesionalerako Estatu berri bat ezarri zen, Ingeniariaren laguntzaileak hezitzeko helburuarekin, baina bertan ez ziren kontuan izan laguntzaile izatetik kanpo geratzen ziren Perituen gaitasunak.

Estatutu honek iraupen laburra izan zuen eta 1928ko abendura arte besterik ez zuen iraun. César Madariaga Jn. Zuzendari Orokor izanik, abenduaren 21ean Estatu berri bat kaleratu zen.

Estatu berrian, Ofizial eta Langile Maisuak hezitzeko Lan Eskolak eta espezialitate ezberdinetako Industria Laguntzaile eta Teknikarien heziketarako Industria Eskolak sostengatzen zituzten Orientazio Profesionalerako Bulegoak eta Aurreikasketa Eskolak hartu ziren oinarri bezela.

1930ko maiatzan Goi Mailako Lan Eskoletako Ikasleen Kongresu bat ospatu zen, non irakaskuntza hobetzeko akordioak egin baitziren.

1931eko irailean Oinarrizko eta Goi Mailako Lan Eskolak Instrukzio Publikoko eta Arte Ederren Ministerioaren menpeko izatera pasa ziren.

1931eko urriaren 9an Instrukzio Publikoko Ministerioaren Idazkaritzaordearen menpeko Komisio Teknikoa sortu zen Irakaskuntza Profesionala birantolatzeko helburuarekin, beharrezko erreformak proposatu zituena.

Komisio hau Irakaskuntza Profesional eta Teknikoaren Zuzendaritza Nagusiak deuseztatua izan zen 1932an. Beste batzuen artean, Komisioak honakoa adostu zuen:

1.- Bigarren Mailako Irakaskuntzaren plan eta metodoak erreformatzea eta karrera unibertsitarioak, ingeniaritza eta arkitektura egiten dutenei berdin exijitzea.

2.- Hiru urteko iraupena izango duten Bigarren Mailako Irakaskuntza eta Goi Mailako Irakaskuntza Teknikoaren tarteko prestakuntza ikasketak ezartzea.

3.- Goi Mailako Irakaskuntza Teknikoaren antolamendu independentea.

4.- Eskola Berezietan Irakaskuntza Teknikorako irakaslegoaren hautaketa.

5.- Zerbitzu Tekniko Militarrek espezialitate bakoitzeko teknika zibil osagarriez hornituko ziren.

6.- Goi Mailako Eskolen menpeko izango diren Irakaskuntza Tekniko Laguntzaileak Ingeniarien Laguntzaileak hezitzeko.

7.- Eskoletara sartzeko baliabide ekonomikoen hornidura.

8.- Ikerketa ikasketen antolakuntza.

1941ko martxoaren 31eko Ministeritza Aginduaz (apirilaren 6ko eta maiatzaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) Mekanika, Elektrizitate eta Kimikako espezialitateetako Industria Perituen heziketarako Ikasketa Plana ezartzen da.

1942ko uztailaren 22ko Dekretuaz Industria Perituen Eskolak birantolatzen dira. Honela, ikasketak bi Talde edo Prestakuntza Kurtsoz eta espezialitate bakoitzari dagozkion beste hiruz osatuta geratzen dira.

1948ko abuztuaren 16ko Ministro-Aginduak sarrera azterketek bete beharreko Araudia ezartzen du, eraberean Industria Periturako ikasketen espezialitate guztiek gainditu beharreko lehenego kurtsoaren ikasgaiak zehazten zituelarik. 1949ko abuztuaren 24ko Aginduak espezialitate guztiek gainditu beharreko bigarren kurtsoaren ikasgaiak adierazten zituen.

Ondoren, 1957ko uztaileko 20ko Irakaskuntza Teknikoen Antolamendurako Legeak karreraren iraupena murriztu zien eta azkenik, 1964ko maiatzaren 1ean E.A.O.-n agertutako 2/1964 Legea, apirilaren 30ekoa, izan zen ikasitako espezialitate teknikoaren Ingeniari titulua ezarri zuena.

Urteetan zehar izandako ikasketa plan ezberdinak azaltzea luzeegi izango litzateke. Pérez White irakasleak 1985ean ikasketa plan hauei buruzko lan zabal bat idatzi zuen, Salamancako Unibertsitateak argitaratua.

1964 urtetik gaur egunera ikasketa plan ezberdinak izan dira eta oraintxe Irakaskuntza Tekniko Ziklikoak suposatzen duen erronkari aurre egin behar diogu (1850 urteko asmakizuna, bera). Honela, Unibertsitate Irakaskuntzaren bigarren ziklorako zuzeneko sarrera eta berezko heziketa edukia batera hartu beharko dira, gure irakaskuntza eduki profesional praktikorik gabe uztea ekiditen dugun bitartean, hau bailitzake gizarteari eskeini geniezaioken zerbitzurik okerrena.

I.2. XVII eta XIX mendeetako industria irakaskuntza Gipuzkoan.

Azalpen honen hasieran adierazi da 1850ko Errege-Dekretuaren ondorioz sortutako Industria Eskoletako bat Bergaran zegoela.

Hasiera batean kokapen hau arraro egin dakiguke, Bartzelona eta Sevillarekin batera, Bergara izatea hiru Eskoletako bat baina, gure probintzia txikiaren Historiari begirada bat botatzen badiogu, berehala topatuko dugu bertako biztanlegoaren kultura eta ezagutza hobetzeko betidaniko grina. 1545ean Oñateko Unibertsitatea irekitzen da, 1807ra arte irekita mantentzen dena Godoyk eta EsDarterok itxi zuten arte eta 1842an behin betiko itxi egiten dena.

Grina hori 1763an Villafrancan ospaturiko Batzar Orokorran nabaritzen da ere, zeinetan Francisco Xabier María de Munibe e Idiakez, Peñafloridako Konte azkoitiarrak “Gipuzkoako  probintzia Oso Zintzo eta Oso Leialaren egoera eta ekonomi berezira egokitutako Ekonomi Gizarte baten edo Nekazaritza, Zientzia eta Arte Erabilgarri eta Merkataritza Plana” proposatu baitzuen, hurrengo urtean Azkoitian ospatu ziren Batzarrean onartu zena.

Elkarte honen fundatzaileak lehenengo aldiz 1764ko Gabon Gau egunean bildu ziren, Azkoitiako Insaustiren Etxe-Jauregian eta Estatutak zenbait alditan aldatu ondoren, 1770eko urriko 14eko Errege Aginduaz, Carlos III-ak “Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País” titulua ematen dio, honen helburua “Euskal Nazioaren Zientzia, Arte Eder eta Arteari buruzko zaletasun eta gustua lantzea” izanik.

Ardura hau, probintziaren errealitate industrial hasiberriaren aurrean, ezagutza areagotzeko aintzinako burnitegietan erabiltzen zen landare ikatza lortzeko egurra ematen zuten baso handiei eta burdinola martineteak eragiten zuen energia hidraulikoa lortzeko erabiltzen ziren erreka ugariei etekina atera zioten urte askotan burnia lantzen aritu zirenen artean sortutako beharraren ondorio logikoa da. Hauen adibide, Oiartzun eta Irungo olagizonak ditugu, zeintzuei Alfonso XI-k 1328ko maiatzaren 15ean Burdinolen Forua aitortu baitzien “ 1416 urtean Burgosen Oiartzungo bizilagunei burdinolei esker emandako zintzotasunak” konfirmatu zituelarik , baita Mendarokoak ere, zeintzuei 1335ean zedula eman baitzien.

Eta Deba ibaiaren arroan eman zitzaion hasiera Espainiako eskuzko su-armen fabrikazioari, XV mendean Errege Katolikoek euskal armeriaren garrantzia konfirmatu zutelarik. Soraluzen, 1573 urtean, “Su-arma portatil eta gerra arma txurien Errege lantegi”-en finkatzea gremio antolakuntzaren ondorio izan zen, zeintzuk ez Erregearenak ezta Estatuarenak ez baitziren, baizik eta Komarka horretan finkatzen ari ziren gremioetan integratutako lantegi independente multzoa biltzen baitzuten.

Elkartea sortu baino urte batzuk lehenago, Urumea ibaiaren arroan Errege Armadarentzako aingurak fabrikatzen ziren. Honetarako Fermín de Guilisasti Herbeheretara joan zen fabrikazio teknikak bereganatzera industria espioitza praktikatzen zuen bitartean, horren ondorioz bere Arrazubiako burdinolan zenbait prozedura tekniko hobetu zituelarik.

1750ean “Errege Armadaren zerbitzurako lau urtetan ainguratan hogei mila kintal burni hornitzeko” idazpena sinatu zen Hernaniko Hiribilduarekin, Ereñozu, Fagollaga eta Pikoagako burdinoletan fabrikatu zirenak.

1752ean gure probintzian 69 burdinola zeuden jardunean.

1770 urte aldera Euskadi eta Espainiako lehenengo fanderia irekitzen da Errenterian, non ianta edota pletinetatik abiatuta sekzio txikiio karratutxo eta profil angeluzuzenak fabrikatzen baitziren. XVIII mendeko bukaera aldean Gipuzkoan ezarritako hurrengoak Deba eta Oñatikoak izan ziren.

Industria esperimentu horretan murgildurik, “Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País”-ek bere sorkuntza gorenari eman zion hasiera: Euskal Errege Mintegi Aberkoia, hasiera batean honela deitua, bere izena aldatzen aritu zelarik azkenean “Bergarako Errege Mintegia” izena hartu zuelarik. Honen aurretik “Behin-behineko Eskola” bat ere sortu zuten, 1776ko azaroaren 4an ireki zena.

1804ko uztailaren 23an Errege Aginduaz Carlos IV bere berehalako gobernu eta babespean hartu zuen, Estatu Ministerioaren menpeko estitate izendatuz.

Hasieratik, Mintegian, beste ikasgaien artean, Fisika Esperimentala, Kimika eta Mineralogia, Humanidadeak, Matematika, Marrazketa, Diseinua, Estatistika, Latina, Frantsesa, Ingelesa eta italiera irakasten ziren.

Irakasleen artean atzerritar ospetsuak ere izan ziren, adibidez, Francisco Chavanoux eta Luis José Proust kimikaria.

1786etan, bertako laborategietan, Fausto Elhuyar eta Subiza, bere anai Juan Josérekin batera bi esperimentu garrantzitsu egin zituen, “wolfram” –a wolframiotik, wolframio pentoxidotik egia esan, bereiztea lortu zuelarik, gaur egungo Agorrosin furbol zelaia dagoen tokian karek esplotaziopean aurkitzen zen burni mineralaren ezpurutasuna kontsideratzen zena, urdin kolore bizikoa eta eliminatzen zaila, eta metal berri bat zela aurkitu zuelarik. Handik aurrera, metalak aurkitu zuten mineralaren izena hartuko zuen, nahiz eta gaur egun internazionalki tungsteno izenez ere ezagutzen den.

Garai hartan eman zitekeen hasiberriko ikerketa ere sustatzen zen. 1766 urtean Gasteizen ospatutako Elkartearen Batzar Orokorrean ezagutzen ziren su-hauspo hiru motetatik zein zen hoberena kalkulu matematikoen bitartez frogatzen zuenari mila errealeko saria ematea eta bost ehun errealeko saria garia eultzitzeko era merke eta ekonomikoena aurkitzen zuenari  ematea adostu zen.

Euskal Elkarteak ez zuen bakarrik bergarako Mintegia sortu, baizik eta beste ikastetxe mugatuak ere sortu ala sustatu zituen, hala nola Tolosa, Gasteiz eta Bilboko Marrazketa Eskolak.

Tolosan tramiteak 1806eko abenduaren 5ean hasi ziren eta 1807ko azaroaren 8an ireki zen. Bertako ikasleek “irudi eta apaingarriak marrazten, ohiko aritmetika eta hamartarra eta Geometria praktikoa” ikasi behar zuten. 1853ean ikasgai kopurua handitzea adostu zen.

Mintegi honetan ematen den irakaskuntza garai hartako egoera kontuan izanik gogoan hartzeko izaera teknikoa zutela ezin da zalantzan jarri eta gertaera honek urte haietan erabiltzen ziren gailuen ikasketara bultzatzen zituen ikasleak, gaur egun ingeniaritza deitzen dugunaren ezagutza zabala lortzen zutelarik.

Ez da harritzekoa beraz, Mintegiak jasandako izen aldaketetako batean, 1851eko martxoaren 24eko Errege Dekretuaz “Errege Mintegi Zientifiko Industriala” izena hartzea, bere zuzendari 1846ean, Arkitektu titulua eskuratu ondoren, Matematikako Katedrara iritsi zen Carlos Uriarte Jauna, zumaiarra, izanik.

Momentu hartatik aurrera Gipuzkoako lehengo Ingeniariek eskuratu zuten beraien titulua. Ez dakigu, dena den, haien izena ezta zein lanbidetan aritu ziren ere.

Egia esan, Gipuzkoako industria garatuz joan zen eta horretan Bergarako Eskolako Ingeniariek eragina izango zutela argi dago, “Errege Mintegi Zientifiko Industriala” bezela jardunean aritu zen hogeita hamar urteetan, Gasteizko Gotzaiari eman zioten arte.

Argi dago ere Bergara garrantzi handiko kultur gunea izan zela eta honek erabateko garrantzia izan zuen Industria Eskolak sortu eta kokatzeko momentuan, Errege Mintegian eskainitako Irakaskuntzek lehenengo Bigarren Mailako Ingeniari Mekanikoak hornitu zituzten Eskola hauetan emandakoei aurre hartu baitzieten.