Elkargoak Adartia artekaritzaren bitartez MAPFRE konpainiarekin Erantzukizun Zibileko Aseguru poliza kolektiboa kontratatuta dauka, nahi duena atxikitu dadin. Polizak aseguratuak egindako lanengatik egindako erreklamazioak babesten ditu indarrean dagoen bitartean.
Polizak peritu ala industria ingeniari teknikoaren erantzukizuna babesten du bere profesioaren aritzean, nahiz eta proiektua ala bisaturik ez egon, bere kontura ala besteren kontura lan egiten duela bereiztuz. Polizak bertan sartzea eskatu duten elkargokideak bakarrik babesten ditu.
Polizaren efektu-datatik aurrera (2011ko urtarrilaren 1a), dokumentu euskarriren baten bitartez (propiektua, txostena, zertifikazio eta/ala antzekoa) aurkezten diren ala dokumentu euskarria behar duten lan profesionalak, aseguruak babestuta egoteko, Aseguru-hartzaile den Elkargoko bisatu, dokumentazio egiaztatze tekniko profesionala eta/ala erregistroa behar izango dute.
1. Ze Zer ziurtatzen du nire Erantzukizun Zibil Profesionaleko polizak?
Erantzunkizun Zibil Profesionaleko polizak industria ingeniari tekniko gisa egindako jarduera guztia ziurtatzen du, kalte pertsonalengatik jasotzen dituen erreklamazio guztiei estaldura emanez, ondare-materialak eta galerak, industria ingeniari teknikoaren jardueran errua edo zabarkeria izategatik.
2. Lan baten ondoriozko erreklamazioa jasoz gero, lan horrek Elkargoaren dokumentu-kontrola izan behar du nire aseguruak estaldura eman diezaion?
Ingeniariak egindako lan profesionalak, euskarri dokumentalen batean aurkezten badira (proiektua, ziurtagiria…), elkargoaren polizaren bidez estaldura izateko, elkargoaren ikus-onespena, erregistroa eta/edo dokumentuen egiaztapen teknikoa izan beharko dute.
Lanen kontrol dokumentalaren bidez, Mapfrek segurtatzen duen arriskua bermatzen da, Konpainiaren arriskuarekiko esposizioa murrizten duen berma eta segurtasun mailarekin. Horri esker, Elkargoko polizak, baldintza tekniko eta ekonomiko esklusiboekin, osasun-onura izan dezake, eta denboran iraun.
3.Nola aktibatzen da elkargoko polizaren estaldura?
Erantzukizun zibil profesionaleko polizak "claims made" kalusulak arautzen ditu, hau da, erreklamazio fede-emailean oinarrituta (halakotzat hartuko da, edozein dela ere idatziz). Hau da, ezbeharra erreklamazioarekin identificatzen da, lana noiz egin dudan kontutan hartu gabe, gure polizak ematen duen atzeraeragin mugagabeari esker.
Gainera, kontuan hartu behar da jatorri bereko erreklamazio guztiak ezbehar bakartzat hartuko direla, eta gure erantzukizun zibil profesionala ziurtatzen zuen konpainiaren ardura izango dela gertaera horiengatik lehen erreklamazioa jasotzen dugunean.
4. Zergaitik egon beharko nuke aseguratuta elkargo polizan, enpresa batean soldatapeko gisa lan egiten badut eta enpresak Erantzukizun Zibil Profesionaleko poliza propioa badu?
Ingeniaritzak dituen arriskuengatik, oso garrantzitsua da ondo aseguratuta egotea. Lan egiten duen enpresak erantzukizun zibil profesionaleko poliza izateaz gain, guztiz gomendagarria da poliza hori osatzen duten profesionalek ere pertsona fisiko gisa duten erantzukizuna estaltzen duen asegurua izatea eta laneko bizitzan haiekin egotea.
Alde batetik, ez dakigu lan egiten duen enpresaren polizaren estaldurak zein diren, eta askotan ez ditu plantillako teknikariak ez ditu babesten. Gaienra, lanak egiten dituen ingeniari teknikoa, akats edo zabarkeria baten ondorioz sor daitezkeen kalteen erantzulea da eta erreklamazioa zuzenean haren aurka jar daiteke, enpresa enplegatzaileari erreklamaziorik egin gabe, edo Kode Zibilaren 1904. artikuluan jasotako errepikapen-eskubidearen arabera: "Bere menpekoek eragindako kaltea ordaintzen duenak ordaindu duena errepikatu ahal izanen du".
Horrekin batera, baita ere gerta daiteke gizartea desagertzea, ingeniariak lana uztea edo erretiratzea, erreklamazioa zuzenean jasotzea, babesik gabe gera daiteke, estaldura ematen dion erantzukizun profesionaleko polizarik ez duelako, ezta inaktiboaren irudi onuragarriarekin ere, Elkargoko polizan aurreikusitako modalitatea jarduera behin betiko utziz geroko kasuetarako.
5. Zer epe daude nire lanean egindako akats baten ondorioz erreklamatzeko? Noiz hasten dira epe horiek zenbatzen?
Lehenengoz, kontratuzko erantzukizun zibila eta kontratuz kanpokoa bereiztu behar ditugu.
Kontratuzko EZa, erreklamatzen duena gure bezeroa denean sortzen da, hau da, erreklamatzailearekin aurreikusitako erlazio bat dago. Kasu honetan, aurrekripzio epea 5 urtekoa da (2015ko urriarte 15 urtekoa zen)
Kontratuz kanpolo EZa, ekintza edo omisioagatik hirugarren bati kalte egiten zaionean gertatzen dena da. Hau da, erreklamatzen gaituna konpoko hirugarren bat da, eta ez dago inongo erlazio profesionalik berarekin. Kasu honetan, erreklamatzeko epea urte batekoa da.
Kontuan hartu behar da kaltetuak kaltearen berri izaten duenetik hasten direla epeak kontatzen. Demagun kalteak lana amaitu eta 4 urtera agertzen direla. Kaltetuak erreklamatzeko urtebeteko epea kaltea agertzen denetik hasiko litzateke kontatzen.
Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legea (EAL).