Elkargokide izatearen derrigortasuna Elkargo Profesionalei buruzko 2/1974 Legeak ezarrita dago. Bere 3.2. artikuluan honakoa dio:
“Lanbide kolegiatuetan aritzeko nahitaezko baldintza da dagokion Elkargoko kide izatea. Lanbide bat lurraldeko Elkargoen bitartez antolatzen denean, hauetariko bateko kide izatea nahikoa izango da, helbide profesional bakar ala nagusiari dagokiona, alegia, Estatu osoan aritzeko”.
“Lanbide kolegiatuetan aritzeko nahitaezko baldintza da dagokion Elkargoko kide izatea. Lanbide bat lurraldeko Elkargoen bitartez antolatzen denean, hauetariko bateko kide izatea nahikoa izango da, helbide profesional bakar ala nagusiari dagokiona, alegia, Estatu osoan aritzeko”.
“Bost. 3. Artikulua honela geratuko da:
3. Artilukua: Kolegiazioa:
Bestalde, 25/2009 Legearen 4. Xedapen iragankorrak honakoa adierazten du: “(…) Lege hau indarrean sartu eta ondorengo 12 hilabetetako epean, Gobernuak, Autonomia-Erkidegoekin kontsultatu ondoren, horietan aritzeko derrigorrezko kolegiazioa eskatzen duten lanbideak zeintzuk diren jasotzen duen Lege Proiektua Korte Nagusietara bidaliko du. Proiektu honek Elkargokide izatearen derrigortasunaren jarraitutasuna aurrikusi beharko du zerbitzuen hartzaileen defensa hobea lortzeko aritze profesionalaren kontrol eraginkor bezela oinarritzen deneko kasu eta suposizioetan eta interes publikorako interes berezia duten gaietan, era larri eta zuzenean, kaltetuta gerta daitezkeen aktibitateetan, hala nola, osasunaren eta osotasun fisikoaren babesa ala persona fisikoen segurtasun personal ala juridikoa. Aipatutako Legea indarrean sartu arte, indarrean dauden betebehar kolegialak mantenduko dira”. Lege hau ez da oraindik iragarri.
Azkenik, Industri Ingeniari Tekniko lanbidea derrigorrezko kolegiazioko bezela finkatzen da honetan aritzeko bete behar diren betebeharrak ezartzen dituen arauaren bitartez. Industria Ingeniari Tekniko lanbidean aritzeko gaitzen duten unibertsitate titulu ofizialen egiaztatzerako betebeharrak ezartzen dituen otsailaren 9ko CIN 351/2009 Agindua.
25/2009 Legea indarrean egon aurretiko Elkargokide izatearen derrigortasunak esistitzen jarraitzen du.
Espainiako Lehiatlla Bakarraren web orrian konfirmatu daiteke.
http://eugo.es/portalEugo/verProfesionesReguladas.htm
Jarraian 2015eko azaroaren 2an Auzitegi Konstituzionalak emandako epaia uzten dizuegu. Honen bitartez, Gaztela eta Leoneko Lege batekin erlazionatuta, ondorengo esaldia balio gabe uzten du “ez eta lanbide bati dagozkion aktibitateak haren kontura aurrera eramateko, aktibitate horien hartzaile zuzena Administrazioa denean”, Administrazio Publikoetan lan egiten duten funtzionari eta lan pertsonalari kolegiatu behar ez izateko aukera eman nahi zienean.
Ondorioz, kolegiazioa derrigorrezkoa da kasu horietan ere, atxekitutako epaietan Auzitegi Konstituzionalak adierazi zuen bezela.