ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Convenios, ofertas, descuentos | Gracias a la red de colaboración tejida por COGITI Gipuzkoa, las personas colegiadas podrán beneficiarse

Hitzarmenak, eskaintzak, deskontuak

COGITI Gipuzkoak sortutako lankidetza sareari esker, Elkargokideek abantaila ugari izango dute bere eguneroko bizitzan. Hitzarmen eta abantailek osasuna (eskeintza bereziak osasun-aseguru pribatuetan, deskontuak azterketa oftalmologikoetan...), etxeko ekonomia (onurak helbideraketa, hipoteka eta maileguetan...), garraiobideak (deskontu eta baldintza bereziak asterketa mekanikoetan...) eta aisia (iharduera eta ekitaldietan deskontuak) hartzen dute barne. 

Elkargokide izateko sekulako eragingarria dira, zalantzarik gabe. 

AQUARIUM DONOSTIA

Aquarium Donostiarekin sinatutako akordioari esker, elkargokideak eta lagun batek Aquariumerako sarreran %10eko deskontua izango dute. 

Elkargokideak elkargokide txartela aurkeztu behar izango du deskontua lortu ahal izateko.

NH HOTEL GROUP

COGITI Gipuzkoa NH Hotel Group Empresas programan onartua izan da. 

Honela, gure Elkargokideek beraien erreserbetarakoabantailak izango dituzte era bermatu, doako eta inolako konpromezurik gabekoan. 

  • BERMATUTAKO %10eko deskontua (azkeneko logela librera arte) mundu mailako hotel gustietan. Deskontua ostatu soileko errejimenean aplikatuko da eta erreserba egiteko momentuan dagoen tarifa ekonomiko flexiblearen gainean aplikatuko da. 
  • Aurreko deskontua hobetu ahal iango da, %10etik %20erainoko tartean, aukeratutako hotelaren erabilgarritasunaren arabera. 
  • Katearen taberna eta jatetxeen bazkari eta afari karten gaineko %10 deskontua, hotelean ostatu hartuta egon behar izan gabe. Promozioz kanpoko jatetxeen zerrenda kontsulta ezazu web orrian https://www.nh-hoteles.es/empresas.
  • Doako Wi-Fia taldeko hotel guztietan.

Elkargokide guztiek zuzenean erreserbatu dezakete hoteletara deituz ala erreserba zentralaren bitartez: 91-3984444, bezero kodea eta kolegiatu zenbakia emanez.

Bezero kodea Elkargoko Idazkaritzan eskatu behar da.

Informazio osagarria:

o   Tarifa hauek ez dute balio talde (eguneko eta hoteleko 10 logelatik gora), ekitaldi, konbentzio ala pizgarrientzako. Hauek enpresari neurrira kotizatuko zaizkio data, zerbitzu mota eta logela kopuruaren arabera.

nhgroupsales.es@nh-hotels.com

PARKING PALACIO KURSAAL

COGITI Gipuzkoa eta gure egoitzaren aurrean dagoen Parking Palacio Kursaalen arteko akordioari esker, elkargokideek honako abantailak izango dituzte:

  • Aparkalekuko errotazio tarifetan %15eko deskontua suposatzen duen norberarentzako txanpon-txartela lortzeko aukera.
  • Txartelaren kostua 6 €-koa da baina elkargokideek doainik eskuratuko dute. 

Abantaila hauetaz gozatzeko, COGITI Gipuzkoako Elkargokide txartela aurkeztu behar da. 

NORTHGATE

COGITI GIpuzkoa eta Northgateren arteko akordioari esker, Elkargokideek honako abantailak izango dituzte ibilgailuen renting zerbitzuetan eta aukerako ibilgailuak erostean. 

- Renting aukeraren modalitate guztietan, Elkargokideek eta bere senide eta erereferentziatuek %5eko deskontua izango dute renting tarifa ezberdinetan, gama eta tramoa direlakoak direla. 

- Aukerako eta ibilgailu erdiberrietan, Idazakaritzan eskatu behar den PROMOZIO KODEA sartuz, salmentan dagoen edozein ibilgailuren azken prezioan %5eko deskontua, bai Elkargokideentzat, bai senide eta erreferentziatuentzat. 

SPIFF STUDIOS

COGITI Gipuzkoak Spiff Srudios-ekin akordioa ezarri du eta honi esker, Elkargokideek ondorengo abantailak izango dituzte:

- Ekitaldietako bideoak sortzeko lanak egiteko aurrekontuetan %15eko deskontua: grabaketa, edizioa eta oinarrizko infografia. 

Honetarako, Elkargokide txartela aurkeztu behar da. 

www.spiffstudios.com

info@spiffstudios.com

facebook.com/spiffstudios

instagram: @spiffstudios

VASVER FOTOGRAFÍA

COGITI Gipuzkoak Vasver Fotografía-rekin akordioa ezarri du eta honi esker, Elkargokideek ondorengo abantailak izango dituzte:

- Argazki erreportaiak egiteko aurrekontuetan %10eko deskontua: ezkontzak, jaunartzeak, familiarrak, haurdunaldia, ekitaldiak, etxebizitzak, enpresak...

- Jaioberrien erreportaiak egiteko aurrekontuetan %15eko deskontua.

Honetarako, Elkargokide txartela aurkeztu behar da. 

www.vasver.com

vasverfotografia@gmail.com

Tlf.: 635 621 189

facebook.com/vasverfotografia

Instagram: @vasverbaby

TOOLBOX COGITI

COGITIren Toolbox atariaren bitartez, COGITI Gipuzkoak Elkargokideentzako deskontu garrantzitsuak eskaintzen ditu software propietario katalogo zabal batean. Atariaren bitartez ere injeniaritzarako Software libreko aplikazioak eskaintzen ditu, gure lanbidearentzako interesgarri diren gaien arabera sailkatuta.

- CAD diseinua
- Diseinu elektronikoa
- Diseinu bektoriala
- Software kimikoa
- Software matematikoa
- informazio geografikoa
- instalazioen kalkulua
 
UNIVERSIDAD EUROPEA

COGITI Gipuzkoak Universidad Europea-rekin lankidetza eta koordinazio marku bat ezarri du. Honi esker, Elkargokideek baldintza bereziez gozatu ahal izango dute zuzendaritzako formakuntza programetan:

  • Eskeinitako TITULAZIOETARAKO doako sarbide frogak. (*)
  • UNIBERTSITATEAK eskainitako TITULAZIOETAN matrikulatzen diren Elkargokideentzako irakaskuntzaren gaineko %10eko deskontua.

(*) Este Descuento no será aplicable al Grado Medicina, Odontología, Doctorados y las titulaciones que la UNIVERSIDAD declare expresamente excluidas en la normativa y listado de precios publicados para cada curso académico

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

COGITI Gipuzkoak Deustuko Unibertsitatearekin lankidetza eta koordinazio marku bat ezarri du. Honi esker, Elkargokideek baldintza bereziez gozatu ahal izango dute zuzendaritzako formakuntza programetan, ondorengoetan %10eko deskontuak lortuz:

  • Executive MBA.
  • Executive MBA Blended.
  • Master in Business Innovation.
  • Programa de Dirección General.
  • Programa Ejecutivo en Dirección Financiera.
  • Programa Dirección Comercial.
     
URBE-ASGAR ASOCIADOS, S.L.P.

COGITI Gipuzkoako Elkargokideei aholkularitza ondorengo arloetan: lanbide, fiskala, merkataritza, zibila, kontablea, lan arriskuen prenentzioa eta datuen babesa URBE-ASGAR ASOCIADOS, S.L.P.-ren bitartez. Lehengo kontsulta doakoa, %20eko deskontua eta konpromezurik gabeko aurrekontuak. 

URBE-ASGAR ASOCIADOS, S.L.P.-ren bulegoak Donostia daude: Zuatzu Enpresa Parkea, Ulia Eraikina, 1 - 1º, 3 lokala.

Tf. 943 312 469 / 943 219 972. www.unaasesores.com

Posta elektronikoa. info@unaasesores.com

Kontakturako pertsonak:

ADARTIA ASEGURUAK
  • Bizitza
  • Heriotza
  • Ibilgailuak
  • Instalatzaileak
  • Etxebizitza
  • Ezintasuna
  • Mediku asistentzia

Zure aseguruetan preziorik hoberena lortu nahi baduzu, idatzi contratacion@adartia.es ala deitu 917 813 219, zeure burua elkargokide bezela aurkeztuz. 

LABORAL KUTXA

COGITI Gipuzkoa eta Laboral Kutxaren arteko akordiari esker, indibidualko eta kolektibo bezela indartzeko aukera eskeintzen zaie Elkargokideei.

Gure aktibitate profesionalari eta finantza beharrei egokitutako soluzio esklusiboak, baldintza interesgarrietan:

SOLUZIOAK

  • Eguneroko gestioetarako
  • Finantziazio beharrak asetzeko
  • Kobrantzen gestiorako
  • Ordainketen gestiorako
  • Aseguruak
  • Aurrezkien errentabilitatea