DPC Akreditazioa COGITI-k igorritako ziurtagiri OFIZIAL bat da. Honen bitartez pertsona baten Etengabeko Garapen Profesionala egiaztatzen da (bizitza profesionalean zeharreko esperientzia eta formazioa), Industria Ingeniari Teknikoaren konpetentzia profesionala lau mailatan balidatu eta ziurtatuz:
- Junior
- Senior
- Advanced
- Expertise
Ingeniarientzako DPC Akreditazio sistemak zalantzarik gabe abantaila suposatzen du parte hartzen duten agente guztientzat: profesionalak, Elkargo Profesionalak, enpresak eta erakundeak eta gizartea.
Elkargokideentzat bere profesioan ezberdintzapena suposatzen du, egiaztatutako prozedura independente baten bitartez akreditatuak izango direlako eta honek bere karrera profesionalaren garapenean nabarmentasun publikoa ematen baitu. Aldi berean, kalitate profesionalaren bermea izango da hitzaren zentzu zabalean eta honek konpetitibotasun haundiagoa eta bezeroentzako zerbitzu hobeagoa sustatuko du epe laburrean.
Junior, Senior, Advanced ala Expertise Ingeniari akreditazioak onura ukiezina ekartzen du (pretigio profesionala), bai eta onura ukigarriak ere (akreditatutako ingeniarien lan burtsarako sarbidea, deskontuak formazioan, aseguru profesionalean…).
Prestigio Profesionala
- COGITIk, Espainiako Industria Ingeniaritza Teknikoaren ordezkaritza organu bezelaziurtatutako berme zigilua da, zeinak bizitza profesionalean zeharreko formazio eta esperientziaren zertifikazioa ematen baituena.
- Berme zigilu hau testuinguru ezberdinetan erabili daiteke hala nola, bekak ala diru laguntzak eskatzeko prozeduretan, curriculum vitaean, lehiaketa publikoetan, aukeraketa prozesuetan ala elkarrizketa profesionaletan
Curriculum Vitaearen Ziurtagiria
- Edozein mailatan akreditatutako elkargokidearen curriculum vitaearen egiatasunaren zertifikazio eta baliozkotasuna ematen du.
Ikusgaitasun Profesionala
- DPC mailaren diploma akreditatiboa.
- Ingeniariaren esperientzia eta formazioa jasotzen duen COGITIk ziurtatutako txartela akreditatiboa.
- Akreditatutako Ingeniari Profesionalen Erregistroan (RPIA) sartzeko aukera ematen du.
- DPC akreditazio sistemaren barne Edozein Inskribatutako eta akreditatutako ingeniarien identifikazio publikoa.
Enplegua
- Ingeniari Akreditatuen lan-burtsarako sarbidea ematen du, honen helburua Ingeniari akreditatuen profilen promozioa delarik.
- COGITIren gizarte sare profesionaletako taldeetarako sarbidea ematen du.
EB barneko mugikortasunerako laguntza
- Lanagatik EBra bidaiatzen duten ingeniariek gaitasunen onarpenerako akreditazioa erabili ahal izango dute.
- COGITIren aldeko aholkularitza eta laguntza zuzena hartzeko eskubidea ematen du gaitasun profesionalen onarpenerako dokumentuak prestatzeko momentuan.
Baldintza bereziak Erantzukizun Profesionaleko aseguruan
- Akreditazioaren bitartez EPko aseguruaren estaldura eta prestazioak modulatu ahal izango dira eta profesional kolegiatiaren mailarekin bat datozen baldintza berezietarako sarbidea izango du.
Ingeniaritzako gradudunaren titulaziorako sarbidea
- COGITIren helburua ingeniarien akreditazio sistema, bere maila ezberdinetan, Industria Ingeniari Teknikoaren titulua Ingeniaritzako Gradudun tituluarekin konbalidatzeko Unibertsitateek onartuko duten lan esperientziaren eta beste merituen onarpenerako zertifikazio baliodun bezela erabiltzea da.
Informazio gehiago eskuratzeko ala eskaerak egiteko, sakatu ondorengo esteka: https://www.acreditacioncogitidpc.es/