ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Visados Profesionales | El procedimiento de visado garantiza la calidad de los trabajos profesionales que desde el Colegio de Gipuzkoa

Bisatu Profesionala

Bisatuak Gipuzkoako Elkargotik elkargokideek zuzenean ala beraien enpresen bitartez Administrazioari eta haien zerbitzuak eskatzen dituzten hiritarrei eskeintzen dizkieten lan profesionalen kalitatea bermatzen du.

Prozedura eusten dituen printzipioak honakoak dira:
 

Baliagarritasuna, gardentasuna, elkarrekikotasuna eta funtzionaltasuna

BALIAGARRITASUNA, bisatua Elkargoak elkargokideei eskaintzen dien zerbitzu bat bezela definitzean, indarrean dagoen araudiaren ala norberaren borondatearen bitartez eutsitako kalitate, gaitasun eta administrazio estandar jakin batzuk bermatuta geratzen direlarik.

GARDENTASUNA, Elkargoak, lan profesionalak bisatzen dituzten bere kabuz ala besteren kontuan lanbidean libreki aritzen diren Elkargokideekin batera, nolabaiteko erresponsabilitatea bere gain hartuz. zerbitzu araudia ezarri eta argitaratzean, bisatu zerbitzua erabiltzen duen profesionalen kolektiboa informatu eta hezitzeko helburuarekin. 

ELKARREKIKOTASUNA, al asumir la organización colegial con el colegiado/a de Ejercicio Libre, por cuenta propia o ajena, que somete a visado sus Trabajos Profesionales, un determinado grado de corresponsabilidad.

FUNTZIONALTASUNA, zerbitzua kalitatearen bermea marku konplexu baina jasangarri batean lortzeko printzipioetan oinarrituz garatzean, era berean Elkargokidearentzako zerbitzuaren azkartasunaren hobekuntza oinarri bezela ezarriz. 

Normatibak arautzen du Elkargoan bisatzeko aurkezten diren elkargokideek bezeroentzako garatutako lan profesionalen bisatuaren funtzionamendua, bezeroak Administrazioa, persona fisikoak ala persona juridikoak direlarik, lan profesional bezela edozein dokumentazio tekniko ulertzen delarik, hala nola proiektuak, zertifikatuak, txostenak, tasazioak, peritazioak, etab.

Lan profesional baten bisatuak zera egiaztatzen du:
 

  • Lan profesionalaren egilearen nortasuna eta gaitasun legala, hau da: lana sinatzen duen pertsonak egindakoa dela eta hau behan den bezela kolegiatutako Ingeniaritzako Graduduna, Industria Ingeniari Teknikoa ala Industria Peritua dela, bere lanbidean aritzeko betebehar legal guztiak betetzen dituelarik eta bateraezintasunik gabekoa.
  • Lana osatzen duen dokumentazioaren  zuzentasuna, osotasun formala eta fidagarritasun legalaren itxura, bereziki lana arautzen duen normativa orokorra eta araudi kolegialarekiko egokitzapena. 
  • Indarrean dauden araudi eta xedaen ofizialen aplikazioaren bitartez Administrazioak ezarritako araudi teknikoaren betetzearen egiaztapena.

Bisatuaren tasak lan profesional mota guztien betearazpen materialaren aurrekontuari %0,3a aplikatuz kalkulatzen dira orokorrean, bere berezitasunarengatik aurrekonturik ez duten lanetan izan ezik.

Egiaztapen teknikoen tasak lan profesional mota guztien betearazpen materialaren aurrekontuari %0,2a aplikatuz kalkulatzen dira orokorrean, bere berezitasunarengatik aurrekonturik ez duten lanetan izan ezik.

Badira elkargokideak bisatua inoiz behar izan ez duten lan profesional ugari egiten dituztenak eta dokumentuen erregistroa bideraezina egiten zaiena prezioa eta horrek suposatzen duen lana direla eta. Honegatik, Elkargoak eta aseguru konpainiak dokumentuen erristroa egitea eskaintzen dugu era ekonomiko eta azkarrean. 

Bada eredu bat dokumentuen erregistrorako eta dokumentu bakoitzean 5 ohar kunplimentatu daitezke. Dokumentuen erregistroaren prezioa honakoa da:
 

  • Oharra: 3 € + BEZ.

  • Gutxieneko hileroko prezioa: 15 € + BEZ

  • Gehienezko hileroko prezioa: 30 € + BEZ

  • Hilabete batean oharrik egiten ez bada: ezer ez. 

Bisatu profesionalei buruzko informazio gehiagorako, ikus atxekitutako dokumentua.