ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Aritze Librea | Aritze Librea

Aritze Librea

Gure lanbidearen garapen aukera ugarietako bat aritze librea da. Horretarako, Industria Ingeniari Teknikoen Atrobuzio Profesionalak, apirilaren 1eko 12/1986 Legearen bitartez arautzen dira bere 1. Artikuluan honakoa dio: “…bere lanbidean aritzeko erabateko fakultate eta atribuzioak izango dituzte bakoitzak bere espezialitate teknikoaren eremuaren barne…”, (hau da INDUSTRIALA).

Aipatutako espezialitate tekniko profesionalaren kontzeptua errepikatuz, Legearen bigarren artikuluak atribuzio profesionalak ondorengoak direla dio:

  • Helburu bezela eraikuntza, berritzea, konponketa, kontserbazioa, eraistea, fabrikazioa, instalazioa, muntasia ala ondasun higigarri ala higiezinen ustiapena duten proiektuen erredakzioa eta sinatzea, dagokien kasuan, bai izaera nagusia ala osagarria dutenak, bere ezaugarrien arabera titulazio bakoitzaren berezko teknikaren barne geratzen direnean.
  • Aurreko atalean adierazitako proiektuen helburu diren aktibitateen zuzendaritza, proiektuak hirugarrengo batek eginda izanda ere.
  • Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, lan txostenak eta antzeko lanak egitea.
  • Maila ezberdinetako irakaskuntzan aritzea dagokion araudiak ezarritako kasuetan eta baldintzetan eta, partikularki, Unibertsitate erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983,  Lege Organikoak dioenaren arabera.
  • Edozein motatako industria ala ustiapenen zuzendaritza eta, orokorreak hauei buruz, aurreko ataletan azaldutako aktibitateen zuzendaritza.

Bestetik, Eraikuntzaren Antolamendurako Legeak hiru motatako erainkuntzak definitzen ditu (A, B eta C) eta Industria Ingeniari Teknikoei B eta C taldeetako eraikuntzetan parte hartzeko atribuzioak ematen die, hauen hedakuntza osoan, bai eraikuntzako proiektista bezela, bai lan zuzendari bezela, eta talde guztietako proiektu osagarrietan proiektista bezela parte hartzeko beharra errepikatzen du.

Gure konpetentzia guzti hauek erabiltzaile eta bezeroek eskatutako izaera komertzial-ekonomiko-industrial zabaleneko dokumentazio teknikoak gauzatzeko fakultateak ematen dizkigute, hauei esker, administrazioaren aurrean industria teknikaren arloko araudiak bete behar dituzten lan lizentziak lortzeko ala aktibitateak martxan jartzeko bideragarritasun teknikoa justifikatu daitelekarik.

Honela, era praktiko eta nabarian, gure lanbideak teknologikoki araututako ondorengo arloak ordenatzen dituzten xedapenetan “tekniko eskudun” bezela aritu daiteke:

  • Ura, gasa, elektrizitatea.
  • Komukazioetarako sare eta azpiegiturak eta domotika.
  • Automobilak, igogailuak eta manutentzioa.
  • Zentral elektrikoak, azpiestazioak eta transformazio-zentruak.
  • Energia sorkuntza, garraioa eta transformazioa.
  • Behe-Tentsioko instalazioak.
  • Eraikuntzetako Instalazio Termikoak.
  • Ikuskizun eta dibertimenduzko aktibitateetako Polizia.
  • Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak.
  • Suteen aurkako segurtasuna.
  • Presiopeko aparatuak.
  • Makinen segurtasuna.
  • Beroa, hotza eta erregaiak.
  • Segurtasun eta osasuna.
  • Ingurugiro ala hirigintza izaerako udal-ordenantzak.

 

Lanbidean libreki aritzeko, lan profesionalen bisatua bere kabuz egiten duten Elkargokideeak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) altan emanda egon beharko dute, Industria Ingeniari Teknikoei dagokien epigrafean, 2 Atala 321 Taldea Jarduera Profesionalean, baita Langile Autonomoen Erregimen Berezia ala honen ordezko den gure mutua MUPITI-n ere eta, honetaz gain, Erantzukizun Zibil Profesionaleko aseguruaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

 

Besteren kontura libreki aritzeko, ereduaren araberako enpresa ziurtagiria aurkeztu behar da, baita aurreko urteko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ordainagiria eta Erantzukizun Zibil Profesionaleko asegurua.