Elkargoak aipatutako aholkularitza zerbitzuak b-kaind.- ekin adostu ditu baldintza berezietan Elkargokide diren ingeniarientzat. Lehenego kontsulta doakoa izango da Elkargokideentzat, honetarako egoera hau ziurtatu beharko delarik.
Ordainsarien gaineko %20ko deskontua eta konpromezurik gabeko aurrekontuak.
b-kaind- en bulegoak Donostian daude, Getaria, 2 Eskubitara-Grupo Barrillero.
Tf. 943 42 98 23
Posta elektronikoa. l.lekaroz@b-kaind.com
Kontaktua: Larraitz Lekaroz
Aholkularitza laborala enpresa eta autonomoarentzat:
- Etengabeko aholkularitza pertsonalizatua pertsonala kontratatzeko, kontratazio modalitate ezberdinak eta diru laguntzak kontuan izanik.
- Kontratuen prestaketa eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan entregatzea.
- Hileroko nominen prestaketa eta enpresan entregatzea posta elektronikoaren bidez.
- Istripu parteen, lan gaixotasunen, amatasuna, etab.-en prestaketa, baita altak, bajak eta datu aldaketak ere.
- Hileroko Gizarte Aseguruen deklarazioaren prestaketa (TC1 eta TC2).
- Lan atxikipenen 110 (hiruhilabeteko) eta 190 (urteroko) ereduen prestaketa, eta mugako langileen kasuan, 216 eredua.
- Langileen 10T ereduen prestaketa.
- Geroa EPSV-rako hileroko aportazioak eta urteroko eredua (345), hitzarmen aplikagarriak hala eskatzen duen kasuetan.
- Pertsonalaren hileroko kostuen kalkuluen bidalketa PDF ala Excel formatuan.
- Lan gaietan enpresak aurkeztutako kontsulta guztien estaldura eta erantzuna, iraizpen kartak, kalte-ordainen kalkulua, adiskidetze-egintzetara joatea, enplegu erregulazioko espedienteak, erretiro kalkuloak… barne.
Aholkularitza fiskala persona fisiko eta/ala autonomoentzat
- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena.
- Aberastasuna eta Fortuna Handien gaineko Zergaren aitorpena.
- Atzerriko ondasunen aitorpena.
- Hiruhilabeteko eta urteroko BEZ-aren aitorpenaren prestaketa (300 eta 290 ereduak).
- Hiruhilabeteko eta urteroko Ordainketa Zatikatua (130 eredua).
- Bezero eta hornitzaileekin izandako eragiketen urteroko aitorpenaren prestaketa (347 inprimakia).
- Kontabilitate eta fiskal gaietan enpresak aurkeztutako kontsulta guztien estaldura eta erantzuna, kontabilitatearen berrikustea barne.
Aholkularitza fiskala eta merkataritza- aholkularitza sozietateentzat
- Elkarteen eraketa, disoluzio eta likidazioak. Sozietate mugatuak, sozietate mugatu profesionalak…
- Sozietateak emandako datu kontableen analisia eta Sozietateen gaineko Zergaren zerga-oinarriaren zehaztapena, Sozietateari inoiz legozkien sustagarrien doikuntza eta/ala aplikazioarekin.
- Balio Erantsiaren gaineko Zergaren hiruhilabeteko deklarazioaren eta urteko laburpenaren prestaketa (300 eta 390 ereduak).
- Merkataritza-erregistroaren derrigorrezko liburuen legalizazioa.
- Urteroko memoria eta kontuen prestaketa eta Merkataritza-erregistroan aurkeztea.
- Hornitzaile eta bezeroekin izandako eragiketen urteroko deklarazioaren prestaketa (347 inprimakia).
- 123 ereduaren prestaketa, behar denean (Dibidenduen banaketa).
- Kontable eta fiskal arloetan sozietateak egindako kontsultei erantzuna, kontabilitatearen berrikusketa barne.
Zuzenbide Zibila
- Alokairuak
- Ordaingabeen erreklamazioa
- Testamentu-egikaritzea
- Familia zuzenbidea: ezgaitasunak, senar-emazte banatzeak eta dibortzioak.
- Hitzarmenak
Kontabilitate Aholkularitza
- Bezeroak aurkeztutako faktura eta banku informaziotik abiatuta, kontabilitate liburuen prestaketa.
Lan arriskuen prebentzioa
- Lan zentruaren irekiera, behar denean
Datuen Babeserako Legea
- Datuen Babeserako Legearen betetzea eta egokitzapena.