Industria ingeniari teknikoei aplikatu beharreko lanbide eskurantzei buruzko Legea
Lanbide Eskurantzei buruzko apirilaren 1eko 12/1986 Legean aurreikusitako eskurantzak
Industriako ingeniari teknikoen lanbide-eskurantzak apirilaren 1eko 12/1986 Legeak arautzen ditu. Lehenengo artikuluan hau esaten da: "… beren lanbidean aritzeko ahalmen eta baldintza guztiak izango dituzte, beren espezialitate teknikoaren esparruan…".
Ingeniari tekniko guztien lanbide eskurantzak arautzean, gure kasuan espezialitate teknikoan egiten du, hau da, INDUSTRIALEAN.
Espezialitate tekniko profesionalaren kontzeptu hori berretsiz, Legearen bigarren atalak dio lanbide eskurantzak honako hauek direla:
12/1986 Legeak, azken xedapenetako lehenengoan, zenbait agindu ematen ditu, eta horien aginduak dagoeneko bete dira, bai arauen bai legearen arabera.
Xedapen horren 2. puntuaren arabera, Gobernuak aldatu egin zituen testuaren idazketan behin-behinean erabili ziren espezialitate akademikoak (148/1969 Dekretuak zehazten dituenak).
Guzti hau, azaroaren 27ko 1497/1987 eta ekainaren 10eko 1267/1994 Errege Dekretuetan gauzatu zen. Hauek Ikasketa Planen eta Espainiako unibertsitate Tituluen Katalogo Ofizialaren ildo nagusiak ezarri zituzten (148/1969 Dekretua, ondorioz, indargabetuz).
Katalogo honetan Industria Ingeniaritza Teknikoaren familiako titulu akademikoak azaltzen dira:
Bost titulazio akademiko horiek INDUSTRIA INGENIARI TEKNIKOAREN LANBIDEAN sartzeko aukera ematen dute. Lanbide horri ESKURANTZEN Legeak eragiten dio.
Are gehiago, irailaren 1954/1994 Errego Dekretuak de 30 de setiembre, aurreko guztiak homologatzen ditu titulu akademiko horiekin (148/1969 Dekretuak148/1969 Dekretuak definitzen dituenak barne).
Ondoren, 2004 urtean eta agindu estatutarioaz, titulu hauei, zenbait mugarekin, ondorengo titulazioa ere gehitu zitzaien:
Atribuzio Legearen aipatutako Azken Xedapenaren 3. Puntuak etorkizunean garatuko den Eraikuntzaren Antolamendurako Legearen esku uzten du titulazio hauen erregulazioa Eraikuntza kontuetan. Azken hau azaroaren 5eko 38/1999 Legea kaleratu zenean burutu zen.
Eraikuntzaren Antolamendurako Legeak hiru eraikuntza mota definitzen ditu (A, B eta C) eta Industria Ingeniari Teknikoei B eta C taldeko eraikuntzetan esku hartzeko erabateko atribuzioak ematen dizkie, bai proiektugile bezela, bai obra zuzendari bezela, eta mota guztietako eraikuntzetako proiektu osagarrietan parte hartzeko beharra azaltzen du.
Bi lege horiek INGENIARI TEKNIKO INDUSTRIALEN eskumenak zehaztu eta babesten dituzte, modu orokor eta zabalean.
Hala ere, bere aginduak Industriari buruzko 21/1992 Legearen ondoriozko Legezko Araudi Tekniko zabal eta zabal batean aplikatzekoak dira, kalitateari, ingurumenari eta industria-segurtasunari dagokienez. Araudi horren edukiak, diseinu-, proiekzio-, gauzatze-, abiarazte- edo mantentze-faseetan, INDUSTRIA-INGENIARI TEKNIKOEN eskuduntzetan oinarritzen dira.
Eskumen horiek ahalmena ematen dute, bezeroen eta erabiltzaileen eskariz, merkataritza-, ekonomia- eta industria-esparru zabaleneko agiri teknikoak egiteko, eta, hartara, administrazioen aurrean justifikatuko dute industria-arloko arau eta erregelamendu legalak kontuan hartu behar dituzten obra-lizentziak edo jarduerak abian jartzeko lizentziak eskatzeko bideragarritasun teknikoa.
Hala, modu praktiko eta nabarian, gure lanbidea “teknikari eskudun” gisa aritzen da teknologikoki honako arlo hauek arautzen dituzten erregelamenduzko xedapenetan:
Erainkutzaren Antolamendurako azaroaren 5eko 38/1999 Legea.
Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legean eraikuntza prozesuan teknikari fakultatiboen esku-hartze profesionalen erregulazioa azken xedapenetako lehenengoan ezarritako aginduaren arabera antolatzen da. Ingeniari Teknikoen eta Arkitekto Teknikoen Lanbide Eskurantzei buruzko 12/1986 Legearen 3. puntua.
Ondorio horietarako, argi utzi behar da Espainiako legegintza-kidegoan nahitaez ezarri behar diren Europako zuzentarauetako aginduei jarraitzen diela, eta ‘proiektu’ kontzeptua ‘proiektu partzialen’ edo ‘proiektu osagarrien’ multzo gisa barneratzen duela.
Industria Ingeniari Teknikoen jarduera profesionalari dagokionez, komeni da esatea, Eskurantzei buruzko Legeak agindu bezala, haien esku-hartzea arautzen duela eraikuntzako eskumenei dagokienez, eta, oso garrantzitsua, ez dela mugatzen beste arlo edo teknologia espezifikoetan dituzten eskumenak.
E.A.L.-ak hiru eraikuntza mota adiertazten ditu:
Bere aginduetan, E.A.L.-ak Industria Ingeniari Teknikoak a) taldeko eraikuntzetarako proiektuak egiteko alde batera uzten ditu eta honetarako arkitektoak bakarrik gaitzen ditu.
Bestalde, Lege honek Industria Ingeniari Teknikoak b) eta c) taldeetako eraikuntza proiektuak egiteko gaitzen ditu.
Legeak erabat argi uzten duen kontzeptua zera da, proiektua nahitaez eraikuntzaren instalazioen propiektu partzialen bitartez osatu beharko dela, autore ezberdinen arteko koordinazioa mantendu beharko delarik, bakoitzak bere proiektuaren titulartasuna bereganatuz.
Halaber, talde guztien proiektuentzat, elementu osagarriei dagokienez, beste teknikari batzuek ere parte hartuko dute, eta haiek egindako lanak sinatuko dituzte. Esku-hartze hori nahitaezkoa izango da kasuan kasuko jardueraren sektorea arautzen duen legezko xedapenak hala ezartzen duenean.
Guzti hau ikusita, COGITI Gipuzkoak Industria Ingeniari Teknikoak b) eta c) taldeetako proiektuak egiteko guztiz baimenduta daudela ondorioztatzen du.
Gainera, E.A.L.-ez kanpoko araudiek baimendutako talde guztietako proiektu tekniko osagarriak (elektrizitatea, berokuntza, iturgintza, igogailuak… R.E.B.T., R.I.T.E., NBE-CPI, NBE-CA etab.ek araututakoak) egingo dituzte ere.
Azken ideia bezela, Lege honek Industria ingeniari Teknikoen atribuzioak BAKARRIK eraikuntza kontuetan ezartzen dituela errepikatzen dugu.