Jakinarazten dizugu 2026ko urriaren 2ean amaituko dela LAParekiko konpromisoaren eta 2026an enpresaren kudeaketa-sisteman integratzeko jardunbide egokien sarian izena emateko epea.
Sari hau EAEn jarduera ekonomikoa duten erakunde edo enpresei zuzenduta dago, baldin eta EAEn kokatutako lantokietan prebentzio-jardunbide egokiak garatu badituzte eta prebentzioarekiko eta genero-ikuspegia txertatzearekiko konpromiso argia islatzen badute, dagokion araudia zorrotz betetzetik harago.
2023ko urtarrilaren 1etik eskabideak ixten diren egunera bitartean garatutako prebentzio-jarduera, -programa eta -ekintza guztiak hartuko dira kontuan.
Informazio guztia hemen