ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Real Sociedad - Levante UD zozketa | Sorteo Real Sociedad - Levante UD

Real Sociedad - Levante UD zozketa

  • 2026/10/15
  • Noticias

Real Sociedad – Levante UD partidarako bi abonuen zozketa!

COGITI Gipuzkoak 2026-2027 denboraldirako Realaren bi abonu zozkatuko ditu elkargokideen artean, hurrengo partidaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Nola parte hartu?

Zozketan parte hartzeko, ondorengo galdera honi zuzen erantzun behar diozu. Erantzuna gure webgunean edo sare sozialetan aurkituko duzu.

«COGITI Gipuzkoak, SODECA enpresarekin lankidetzan, aparkalekuen aireztapenaren joera berriei buruzko prestakuntza-jardunaldi bat antolatu du».

Non egingo da prestakuntza-jardunaldi hori?

Bidali zure erantzuna

Bidali erantzun zuzena, honako datu hauekin batera:

  • Izena eta bi abizenak.
  • Harremanetarako telefono-zenbakia.
  • Elkargokide-zenbakia.

Egin klik honako helbide elektroniko honetan zure parte-hartzea bidaltzeko:

actividades@cogitig.es

Parte hartzeko azken eguna: 2026ko urriaren 21a, asteazkena, 23:59an.

Zozketaren baldintzak

Denboraldian zehar antolatzen diren zozketa guztietan parte hartu ahal izango da. Hala ere, aurretik saririk irabazi ez duten elkargokideek lehentasuna izango dute, ahalik eta elkargokide gehienek abonamenduez gozatzeko aukera izan dezaten.

Animatu parte hartzera eta gozatu Realaren partidaz!

Deskargatzeko gunea