ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Gaitutako enpresen erantzukizunpeko adierazpenen izapideetan izandako aldaketei buruzko informazio-zirkularra | Gaitutako enpresen erantzukizunpeko adierazpenen izapideetan izandako aldaketei buruzko informazio-zirkularra

Gaitutako enpresen erantzukizunpeko adierazpenen izapideetan izandako aldaketei buruzko informazio-zirkularra

  • 2026/07/01
  • Noticias

Industriako Lurralde Bulegoak jakinarazi digu, uztailak 1ean, aldaketa batzuk egingo direla sail horretan jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpenak izapidetzeko prozeduran.

Aldaketa nagusiak honako hauek izango dira:

a) 81/2020 Dekretuaren 5.1 artikulua betez, sail horren eremuan enpresak gaitzeko erantzukizunpeko adierazpen GUZTIAK bitarteko ELEKTRONIKOEN bidez aurkeztuko dira SOILIK.

b)
Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuz egingo da, eta bete eta gauzatu nahi diren baldintzak betetzen dituzten jardueren ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAK bakarrik aurkeztuko dira. Sail horrek jarduera dagoen lurraldean duen lurralde-ordezkaritzari zuzenduko zaizkio.

c) Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztean, EZ da tasarik likidatuko, eta ez da automatikoki gaitutako enpresaren ziurtagiria emango; gaitutako enpresa dela egiaztatzeko, aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenarekin batera erregistro-egiaztagiria aurkeztu beharko da.

d) Erantzukizunpeko adierazpena aurkezten duen pertsonak gaitutako enpresa-ziurtagiri bat ematea nahi badu, esplizituki eskatu beharko du. Ziurtagiri hori emateak dagokion tasaren likidazioa ekarriko du.

Deskargatzeko gunea