2026ko urriaren 8an urteko eraikuntza-jardunaldia egingo dela, oraingo honetan izenburu honekin: BIM metodologiaren erabilera LAPerako eraikuntza-lanetan.
Jardunaldi honen helburua da BIM (Building Information Modeling) metodologiari buruz hausnartzea eta esperientziak partekatzea, eraikuntza baten bizi-zikloaren etapa guztietan laneko segurtasuna eta osasuna integratzeko tresna gisa, eta, bereziki, obren plangintzan eta gauzatzean. Digitalizazioak lan-arriskuen prebentzioa hobetzeko eskaintzen dituen aukerak balioetsi nahi dira, eredu digitaletan oinarritutako lankidetza-metodologia horren potentziala aztertuz, arrisku-egoerak aurreikusteko, prebentzio-plangintza optimizatzeko eta lan-ingurune seguruagoak bultzatzeko.
Formatua: Online/Presentziala
Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia
Programa: Jornada de construcción
Jardunaldiaren hasiera: 9.30ean
Jardunaldiaren amaiera: 13.00etan