Felix Sopelana Memorialaren helburua ingenieritza karreran garatzen den lana balioztatzea da, bai eta ikasleen eta Elkargoaren arteko loturak indartzea. Horretarako, Gipuzkoako ingenieritza tekniko bi eskoletatik bidalitako proiektuetatik onenak balioztatzen dira.
Baina nor izan zen Felix Sopelana?, 1911-ko ekainaren 9-an jaio zen. Bere karrera 1934-an bukatu zuen.
1933-ko urriaren 8-an, Gipuzkoan bizi ziren Peritu eta Teknikari Industrialak bilera bat ospatu zuten, non beraien onespena eman zuten Gipuzkoako Elkarteko Perituak eta Teknikari Industrial proposatutako Estatutuei eta zeinen onespena , Gobernu Zibilak eskatu zuen. Honela eratua gelditu zen 1934-ko urtarrilaren 28an. Lan Eskolan helbideratua zegoen, Etorkizuneko Teknikari Industrialak eta etorkizuneko Perituak eratzen ziren Eskola berdinean.
Felix Jauna elkarteratzeaz oso garaiz hasi zen kezkatzen.
Oroitzapen goibeleko asamblea berezi hartan partaide izatea tokatu zitzaion, berak esan ohi zuen bezela, 1940-ko urtarrilaren 15-an eta beste hiru kideekin, Gipuzkoako Gobernadore Zibilaren Agindua ezin bete izan zuelako.
1946-ko abenduaren 20-an, Peritu eta Teknikari Industrialen Elkarteko Estatutuak onartuak izan ziren.
Euskal Herriko, Logroñoko eta Nafarroko Batzorde Buruko Delegazioek 1949-ko abenduko bilera batetan Gipuzkoako probintziako ordezkari orde izendatu zuten.
“Bitartean Felix Sopelana Jauna Batzorde Buru baten alde mintzatzen zen eta ez Ordezkari orde batetaz. “Los Peritos e Ingenieros Técnicos Industriales en Guipuzcoa”, liburutik jasoa, Gipuzkoako COPITI-k argitaratua.
1951-ko martxoak 25-an, Gipuzkoako Peritu eta Teknikari Industrialak deituta zeuden Batzorde Orokorrean, Felix Jauna,Gipuzkoako Delegaritzako lehendakari izendatua izan zen eta beste zortzi kideekin Batzorde Burua osatu zuten.
1952-an, Batzorde Buru honek Donostian Peritu Eskola bat eraikitzeko kudeaketak hasi zituen.
1960-ko abuztuan, Manuel Cendoya Jauna Lehendakari zela, izapidetzen hasi ziren Gipuzkoako Delegaritza elkargo banandu batetan bihurtzeko. Bilboko Elkargoko Batzordeak babestu zuen guztien adostasunarekin eskaera eta Goiko Elkargoetako Kontseilura bidali zuen.
Elkargoa indenpendienteki lanean hasi zen 1963-ko urtarrilaren 1-ean.
1995-ko urterarte, bere heriotzarte, Felix Jaunak ez zuen utzi bere lotura “bere” Elkargoarekin. Gobernu Batzarrekin lagundu zuen eta geroago Kontsulta Elkargoko Lehendakari bezela bukaerarte.
Kide hauek aurre egin beharra izan zituzten gorabeherak eta bereganatu zituzten ardurak gogoratzean, beraienganako errespetu sentimenduak eta eskertzak, hoietako batzuen izenak beraipatzea eragiten digu, kide gazteek izpilu garden bat eduki dezaten isladatzeko.
Bere ibilbide eta arduraldi zabalak Meritudun Bazkide eta Zilarrezko dominarenkin saritua izatea eraman zuten, hau izanik saririk handiena maila nazionalean.