Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak hondakinak kudeatzeko azken txostenak egiaztatzeko erakunde gisa eman dion kreditazioaren ondorioz, Elkargoak hondakinak kudeatzeko azken txostenen egiaztapenak egingo ditu 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera. Udalek egiaztapen horiek eskatzen dizkiete sustatzaileei hondakinak kudeatzeagatiko FIDANTZAK itzultzeko, obrek lizentzia behar dutenean. Horrela, hondakinak kudeatzeko azterlanak, hondakinak kudeatzeko planak eta hondakinak kudeatzeko azken txostenak behar bezala kudeatu eta erabiliko direla bermatzen da.
Zerbitzu berri horretan, Elkargoak ziurtagiri bat egin beharko du, hondakinak kudeatzeko azken txostenaren (IFGR) aldeko egiaztapena jaso ondoren. Zerbitzu hori IFGRen egile diren sustatzaileei, tituludun teknikari eskudunei (ingeniariak, ingeniari teknikoak, arkitektoak eta arkitekto teknikoak) eta, oro har, obren zuzendaritza fakultatiboari zuzenduta dago. Elkargoan egiaztapena eskatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
Hondakinak kudeatzeko azken aurrekontuaren gainean:
Gainera, segimendu- eta kontrol-dokumentu (SKD) bakoitzeko 0,90.-€ kobratuko da.
Zenbateko horiei dagokien BEZa aplikatuko zaie.