Behe tentsioko Erreglamedu Elektroteknikoa (BTAE) aurten eguneratzeak aldaketa nabarmena dakar babes diferentzialeko eta gaintentsioen aurkako irizpideei dagokionez, batez ere elektrifikazioak, autokonsumoak, ibilgailu elektrikoak eta instalazioen digitalizazioak markatutako testuinguru batean. Hori dela eta, COGITIk eta Schneider Electric-ek egindako "Asteazken teknologikoak" zikloarekin jarraituz, 2026ko apirilaren 22an, asteazkena, 10:00etan, "REBT 2026ko berrikuntzak: Diferentzialak eta gaintentsioen aurkako babesa" doako webinarra prestatu dute.
Jardunanldian, parte hartzaileek Araudiaren azken nobedadeak ezagutu ahal izango dituzte, arreta berezia jarriz honako hauetan: Diferentzial moten hautaketa zuzena, gaintentsioen aurkako babes-eskakizun berriak, irangankorrak zein iraunkorrak, eta aldaketa horiek instalazio elektrikoen diseinuan eta preskripzioan duten eragina. Sektoreko ingenieriei eta profesionalei zuzendutako saio teknikoa da, eta araudia modu praktikoan eta energia - egoera berriekin lerrokatuta nola aplikatu ulertzeko aukera emango du.
Mintegian parte hartuko dute:
- D. Raúl Romero – Scheineder electric Españako Azken Banaketako Markertin Eskaintzaren Kudeatzailea.
- D. Juan Alberto Pizarro – Schanaider electric Españako normalizazio - arduraduna
Webinarren programa:
- Ongi etorria.
- Aldaketa nagusiak:
- Eguneratzearen esparru orokorra.
- Instalazio elektrikoen diseinuari eragiten dioten funtsezko aldaketak.
- Proeiktu berrien eta lehendik daudenetan dauden eraginak.
- Diferebtzialak autatzea:
- A, F, B eta superimmunizatuak.
- Aplikazio irizpideak eta adibide praktikoak.
- AC mota eya jardunbide egokiak pixkanaka desagerraraztea.
- Gaintentsioen aurkako babesa: nola bete araudia?
- Gaintentxio iragankorrak eta iraunkorrak.
- Babesa nahitaezkoa den kasua.
- Irtenbide rekniko eraginkorrak.
- Galderen txanda.
Jardunaldia zuzenean egingo da, online bidez, eta bertaratutakoek izena eman ondoren jasoko duten estekaren bidez sartu ahal izango da. Gainera, ondoren, COGITIren web orriko Webinar atalean argitaratuko da, aurrez grabatuta ikusi ahal izateko.