Adiskide agurgarriok,
Atseginez jakinarazten dizuegu maiatzaren 20an Senatuak mozio bat onetsi zuela, mozio horretan Gobernuari eskatzen zitzaion behar diren neurri guztiak hartzeko, Ingeniari Tekniko eta Arkitekto Teknikoen kidegoen birsailkatzea baimentzeko, Administrazio Publikoko A1 azpitaldera.
Senatuko Funtzio Publikoaren Batzordeak eskatzen dio Gobernuari behar diren neurri guztiak hartzea eta dagozkien arau-aldaketa guztiak egitea horrela Ingeniari Tekniko (Ingeniaritzan graduatuak) eta Arkitekto Teknikoen (Graduatuak) kidegoen birsailkapena posible izatea, A1 taldera, justizian dagokien bezala, eta zentzu honetan, ondoriorik gabe uztea urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorra, Enplegu Publikoaren Oinarrizko estatutuaren Legearen testu betegina onartzen duena.
INGITE-tik komunikatu bat prestatu dute gure aldarrikapenak justifikatzen dituzten argudioekin, eta biziki irakurtzea gomendatzen dizuegu, oso interesgarria baita.
Behin eta berriz komentatu dugun bezala, Senatuan onetsitako mozio honek balio estrategiko handia du, eta aprobetxatu beharra daukagu, ez bakarrik Gobernuari eskatzeko gauzatu dezan, baizik eta gainera, autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazioetan erabiltzeko, egunero egiten ditugun aldarrikapenetan.