ELKARGOKO FESTA
EKAINAK 7, LARUNBATA
GOIZEAN
Gure Elkargoko egitarauari hasera emateko, goizean, omenaldi txiki baño kuttun bat egingo diegu orain dela hogeita bost, berrogeita hamar eta hirurogeita hamar urtetik aurrera karrera bukatu zuten Elkargokideei. Horretarako, Elkargoko elkartean ospatuko dugun ekitaldira etortzea animatzen zaituztegu, goizeko 11tan, non oroitzapenezko diploma bat emango zaien eta lunch txiki bat hartuko dugun. Lagundu nahi badiezu, eskertuko genizuke aldez aurretik esango bazenigu bertan izango zarela, maiatzak 16 baino lehen, ahalik eta ondoen presta dezagun dena.
EGUERDIAN
Elkargokide eta lagunentzat bazkari bat ospatuko dugu, 14:00tan Tenis Ondarreta Jatetxean
Elkargoak diruz lagundutako ekitaldia, partaide bakoitzari 40€ ordaintzea dagozkio.
MENUA
ETXEKO APERITIBOAK
Itsaski-entsaladilla koilaratxoa
Txistor-opila
Kalabazina tenpuran
PARTEKATZEKO SARRERAK
Landetako foie-grasa kara melatua fruitu lehor eta ogi txigortuarekin
Urdaiazpiko iberikoaren kroketak
Ganbak tenpuran
Kukulu freskoen entsalada hegaluze eta antxoekin
BIGARRENA AUKERAN
Mihi-arraina plantxan menière saltsarekin eta barazki brunoisearekin
Edo
Iberiako masaila patata trufatuaren parmentierrarekin
POSTREA
Sagar-tarta epela
EDARIAK
Verdejo Rueda ardo zuria
Errioxako ardo beltz ondua
Sagardo naturala
Garagardoa, freskagarriak, ura, ogia, kafea eta bazkari osteko kopa bat
BAZKALONDOA
Kafearen ondoren musikari bikote batek, bazkalondoa girotuko digute zenbait estilo ezberdinetako hainbat abesti klasiko eta modernoekin.
GARRANTZITSUA: lekua mugatua denez, lehenbailehen Idazkaritzan izena ematea garrantzitsua da 943 290 500 telefono zenbakian edo e-mail bat bidaliz secretaria@cogitig.com –era, adieraziz menuko bigarren aukera (arraina edo haragia), izena eta bi abizenak eta telefono zenbakia, eta baita ere ordainketa egitean (kontzeptuan elkargokidearen izen eta abizenak jarriaz) maiatzak 28a baino lehen.
LABORAL KUTXA ES36 3035 0038 94 0380065455 zenbakia
ZUEK HOR IZATEA ESPERO DUGU
ANIMATU!
COGITI Gipuzkoako Gobernu Batzordea