JUSTIFIKAZIOA
Gero eta interes handiagoa dago "edozer" kontrolatzera bideratutako sistema elektronikoak garatzeko. Tresna elektroniko guztiak Internetera konektatzeko joera dagoen eszenatoki batean, sentsoreak zirkuitu elektronikoekin konbinatuta erabiltzeak edozein gailu kontrolatzeko aukera ematen du. Horretarako, zirkuitu inprimatuko plakak (PCB) garatzea ezinbestekoa da elektronikako proiektu bati ekiteko.

HELBURUAK
Ikastaroaren helburu nagusia erabiltzailea ordenagailuz zirkuitu elektronikoak (PCBak - Printed Board Circuit) garatzeko gaitzea da. PCBak diseinatzeko eta fabrikatzeko prozesuen berri emango da. Zirkuitu inprimatuen eskematikoa eta layout-a diseinatzeko eta egiteko prozedurei helduko zaie. Liburutegiak eta osagaiak kudeatzea eta, azkenik, produktu elektroniko bat fabrikatzeko dokumentazio guztia aztertzea.