JUSTIFIKAZIOA
Mintz-teknologiak asko aldatu dira azken urteotan, eta oso teknologia espezifikoak sartu dira, korronteak oso modu desberdinean tratatzeko aukera ematen dutenak. Ikastaro honetan bakoitzaren propietate orokorrak eta gehien gomendatzen diren puntuak ikusiko ditugu. Diseinu-fasean hautatzeko oinarrizko ezaugarriak eta makinen behar espezifikoak aurkezten dira.
HELBURUAK
- Gure beharretara egokitzen ez diren teknologiak baztertzen jakitea.
- Proiektuaren eskakizunak ondoen bete ditzaketenak aukeratzea.
- Emarien eta uraren kalitatearen eskakizunak definitzea.
- Aukeratutako unitatearen energia-kontsumoa definitzea.