JUSTIFIKAZIOA
Ikastaroak estrategia eta tresna nagusiak zein diren erakutsiko du (mantentze-lanen kudeaketa-adierazleak, kostuen analisia, kostuen plangintza, hobekuntza-ekintzak, transferentzia, ikasitakoa, segurtasuna, kalitatea), mantentze-lanen kudeaketa optimizatzeko, alderdi teknikoetan ez ezik, pertsonen kudeaketarekin, kostuekin eta segurtasunarekin lotutako alderdietan ere.
HELBURUAK
Profesionalak prestatzea, enpresako mantentze-kudeaketaren ikuspegi orokorra har dezaten, mantentze-lanak aztertzeko eta planifikatzeko gaitasuna izan dezaten, produkzio-baliabideen eta instalazio orokorren eskuragarritasuna eta prozesuen eraginkortasuna hobetzeko, eta, ondorioz, gure enpresen errentagarritasuna hobetzeko.