JUSTIFIKAZIOA
Etengabe aldatzen ari den mundu honetan, enpresek antolaketa arina izan behar dute, beren prozesu logistiko guztiak kontrolatu eta kudeatu ahal izateko: lehengaien hornikuntzatik, ekoizpenaren plangintzatik eta biltegiratzetik hasi, eta azken produktua banatu edo bezeroari zerbitzua eskaintzeraino, epe, kantitate eta kalitate egokietan.
Logistika integrala deritzon antolaketa hori kudeaketa-funtzio eta -tresna multzo batek osatzen du. Horiek guztiak erloju baten moduan koordinatuta aritu behar dute, lana eta kostuak optimizatzeko, fidagarritasuna, segurtasuna eta kalitatea galdu gabe.
Ikastaroaren helburua logistikak hartzen dituen alderdi guztien ikuspegi orokorra eskaintzea da, batez ere industria-esparrura bideratuta.
HELBURUAK
- Logistikak hartzen dituen alderdi guztien ikuspegi orokorra izatea.
- Logistikan aplikatzen diren analisi-metodologia desberdinak bereiztea.
- Logistikan aplikatzen diren kalkulu-tresnak erabiltzen jakitea.