|
JUSTIFIKAZIOA Parametro hidraulikoak (fluxuaren noranzkoa, emaria, presioa eta maila) elementu hidraulikoen bidez eta kanpoko energiarik behar izan gabe DISEINATZEKO, DOITZEKO eta horiei IRTENBIDEAK EMATEKO dagoen beharra. Kontrol-sistemek funtzionamendu- eta larrialdi-segurtasunak izateko duten beharra, energia elektrikoaren horniduran gerta daitezkeen akatsen edo osagai elektrikoen matxuren aurrean. HELBURUAK Kontrol hidraulikoko balbulen bidez, balbula mota eta gorputz bakarra erabiliz, kontrol-osagarrien eta egindako konexioen arabera, aipatutako sektoreetan behar diren funtzio guztiak betetzea lor daiteke. Era berean, kontrol-balbula bakar batean hainbat funtzio aldi berean betetzea lor daiteke. |