JUSTIFIKAZIOA
Ikastaroaren hasieran, legediarekin, araudiekin eta jabetzaren mugaketa eta higiezinen trafikoaren kudeaketa arautzen duten arau nagusiekin lotutako kontzeptuak landuko dira. Zenbait prozedura izapidetzeko adibide arrealak aurkeztuko dira, eta Katastroaren eta Jabetza Erregistroaren funtzio naguriak berrikusiko dira, bai eta bi erregistroak arautzen dituzten legeak ere.
HELBURUAK
• Gaur egungo prozedurak ikastea, higiezinen arloan indarrean dagoen legeriaren arabera.
• Katastroak erabilitako GML formatuko kartografia egitea.
• Katastroko kartografia baliozkotzea, erakunde ofizialek onar dezaten.
• Baliozkotze grafiko alternatiboko txostenak sortzea, Katastroko Egoitza Elektronikoaren tresnen bidez.
• Katastroko kartografia formatu desberdinetan bistaratzea eta deskargatzea.
• Edizio kartografiko aurreratua.
• Arau topologikoak baliozkotzea.
• Katastroko kartografiaren mapen osaera.
• QGIS software librea erabiltzea katastroko kartografiaren prozesuak egiteko.
• Legean eta Katastroaren Zuzendaritza Nagusiak eta inplikatutako administrazioek ematen dituzten erabilgarritasunetan eta gomendioetan egiten diren eguneratze berriak ezagutzea.