Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak (Eibar) profesionalentzako eta ikasleentzako topaketa espezializatu bat antolatu du
martxoaren 12rako. Topaketa horretan, hiru ardatz nagusi landuko dira eguzki-sektoreko edozein proiektuk arrakasta izan dezan: egituren garrantzi kritikoa, segurtasuneko arau-esparrua betetzea eta arrisku teknikoak DC konektoreetan.
Enstall, Enphase Energy, Staubli Española eta SunPower Energy Systems Spain, S.L. enpresetako adituek parte hartuko
dute.
Ekitaldiak aukera paregabea eskaintzen du sistema fotovoltaikoen diseinuan segurtasun elektrikoari eta eraginkortasun
teknikoari buruzko ezagutzak eguneratzeko.