COGITIGek, Oficina Acelera Pyme (OAP) bulegoarekin lankidetzan, ingeniaritzarako adimen artifiziala eta bulegotika-tresnei buruzko jardunaldi bat antolatu du, IA gure lanean integratzeko.
Helburua
Adimen artifiziala eguneroko lan-fluxuan txertatzea, ohiko tresnak erabiliz (Google Workspace eta Microsoft 365). Doako laguntzaileen erabilera lehenetsiko da software tradizionalarekin batera, eta aldi berean, bertsio integratuen abantailak ere azalduko dira (Gemini Advanced eta Copilot).
Hizlaria
Iñaki Sayar. Bere esperientzia, bai obra zuzenean bai bulegoan, ingeniaritza mekanikoan, elektrikoan eta instalazioen diseinu integralean oinarritzen da (elektrizitatea, aireztapena eta ke-kontrola, suteen aurkako babesa, klimatizazioa eta garajeetan espezializazioa), baita akustikaren arloan ere. Profil teknikoaz harago, bere burua teknologiaren benetako “friki” gisa definitzen du. Berarentzat, Adimen Artifiziala ez da zientzia-fikziozko kontzeptu bat, eguneroko lanerako tresna baizik; Geminirekin lagun handi baten moduan aritzen da: ingeniaritza-proiektuetako kalkulu bat askatzen laguntzen dio, bere musika-konposizioak edo kontzertu bateko soinua egituratzen, bere Patrol eta V-Strom motoak egoera onean mantentzen, edo alabaren urtebetetzean bizkotxoaren errezeta ezin hobeto ateratzen. Jardunaldi hauen helburua ikuspegi praktiko, hurbil eta mitorik gabeko hori partekatzea da, edozein lankidek lehen unetik bertatik etekina atera ahal izan diezaion.