|
JUSTIFIKAZIOA
Zibersegurtasuna gure bizitzaren ezinbesteko zati bihurtzen ari da, bai lan-arloan, bai maila pertsonalean. Gero eta kontzientziatuago gaude gure datuak, gure pribatutasuna, gure identitate digitala... babesteko. Baina kontuan izan behar dugu industrian ez direla arau berberak betetzen. Ingeniarientzako Zibersegurtasun Industrialeko ikastaro honetan, Informazioaren Teknologien Zibersegurtasunaren (IT) eta Eragiketa Teknologien (OT edo Industria) arteko aldeak aztertuko ditugu. Zibersegurtasun industrialarekin lotutako teknologia espezifikoak aztertuko dira. "Arkitektura seguruak", "OT inbentarioa", "Zibersegurtasun industriala kudeatzeko sistemak" bezalako kontzeptuak definituko dira. Benetako faktorien adibideetan oinarritutako Zibersegurtasun Industrialeko Arriskuen Auditoriak eta Analisiak nola egin erakutsiko da. Kotratutako mehatxuetatik babesten eta antzemandako gabeziak konpontzen ikasiko dugu. Ikastaroak izaera teoriko-praktikoa du. Industriako hainbat sektoretan aplika daitezkeen araudiak eta industria-protokoloen aurkako erasoen adibideak ikusiko ditugu (adibidez, modbus protokoloa). Prestakuntza amaitu ondoren, edozein industria-inguruneko zibersegurtasuna kudeatzeko gai izango zara, eta edozein mehatxuk enpresaren produkzioan ahalik eta eragin txikiena izan dezan lortuko duzu.
Descarga del vídeo
HELBURUAK
Zibersegurtasunari buruzko oinarrizko kontzeptuak ikastea
IT/OT ziberseturitatearen arteko aldea ezagutzea
Arkitektura seguruak diseinatzea
Industria-inguruneetako ziberserguritatearekin lotutako teknologiak ezagutzea
Zibersegurtasun industrialaren kudeaketa-sistema definitzea
Prozesu industrialen Arriskuen Analisia egiten eta auditatzen ikastea
Industria-sektore garrantzitsuenei aplika dakizkiekeen araudiak zerrendatzea
Zibersegurtasuneko gertakari baten aurrean nola jokatu behar den jabetzea.
Zibersegurtasun industrialeko ahultasunak eta gorabeherak identifikatzen jakitea
|