JUSTIFIKAZIOA
Industriaren eremuan (hor sartzen dira beste sektore zabalago batzuk ere, hala nola meatzaritza, itsasoa, ospitalea...) eta, oro har, instalazio handien eremuan, ekipamendu elektrikoak funtsezko zeregina du zerbitzuaren edo produkzio-baliabideen jarraitutasuna mantentzeko. Sektore elektrikoa profesional espezializatuei erreserbatu ohi zaie, baina es da harritzekoa beste sektore batzuetako profesionalek arduratu behar izatea potentzia handiko instalazio elektrikoen mantentze-lanez.
HELBURUAK
- Instalazio elektriko industrial baten funtzionamendu konplexua ulertzea, bai funtzionamendu normalean, bai akats-egoeran, eta instalazio elektriko industrialen diseinu-eta eragiketa-parametroak finkatzea, horniduran eta zerbitzuaren jarraitutasunean kalitaterik handiena lortzeko.
- Ustiatzen ari den sare baten akats elektrikoen jatorria identifikatzea, eta haiek lokalizatzeko eta konpontzeko akatsa zer mekanismok zehazten duten jakitea.
- Behe-tentsioko sare elektriko industrial bat diseinatzeko prozedurak ezagutzea