JUSTIFIKAZIOA
Ikastaroaren xede den araudia derrigorrez bete beharrekoa da jabeen erkidegoetan.
Ikastaro honetan modu praktikoan azalduko da 2020ko abuztuaren 4ko 736/2020 Errege Dekretuaren aplikazioa, zeinak eraikinetako instalazio termikoetan banakako kontsumoen kontabilizazioa arautzen baitu. Dekretu honen helburu nagusia da eraikinen efizientzia energetikoa hobetzea, banakako kontsumoan oinarrituta.
Horri esker, higiezin bakoitzeko erabiltzaileak bere benetako kontsumoaren arabera soilik ordaindu ahal izango du, eta, horrela, energiaren erabilera egokitu eta optimizatu, erosotasun-maila egokia bermatu, kostu alferrikakoak saihestu eta eraikinaren karbono-aztarna murriztu ahal izango ditu.
HELBURUAK
-
2020ko abuztuaren 4ko 736/2020 Errege Dekretuaren araudia ikastea.
-
Arau hori proiektuetan aplikatzen ikastea.