JUSTIFIKAZIOA
Ikastaro honetan aztertuko den araudia nahitaez bete beharrekoa da jabeen erkidegoetan.
Ikastaro honetan, abuztuaren 4ko 736/2020 Errege Dekretuaren aplikazioa modu praktikoan azalduko da. Dekretu horrek eraikinetako instalazio termikoetan banakako kontsumoen kontabilizazioa arautzen du, eta haren helburu nagusia eraikinen energia-errendimendua hobetzea da, banakako kontsumoan oinarrituta.
Horri esker, higiezineko erabiltzaile bakoitzak kontsumitzen duen energiagatik soilik ordaindu ahal izango du. Horrela, energiaren erabilera egokitu eta optimizatu, erosotasun-maila egokia bermatu, beharrezkoak ez diren kostuak saihestu eta eraikinaren karbono-aztarna murriztu ahal izango dira.
HELBURUAK
- Abuztuaren 4ko 736/2020 Errege Dekretuaren araudia ezagutzea.
- Araudi hori proiektuetan aplikatzen ikastea.