JUSTIFIKAZIOA
Industria Ingeniari Teknikoen kolektiboak gure ingurunearen garapen jasangarria praktikara eramateko gaitasuna izan behar du. Hori dela eta, eguzki-instalazio fotovoltaikoen ikastaro hau proposatzen da, horretarako behar diren ezagutzetako batzuk eskuratzeko.
HELBURUAK
Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazio bat osatzen duten atalak eta instalazio-motak dimentsionatzeko metodoak menderatzea.