JUSTIFIKAZIOA
Gure elkargoan ikusten diren proiektu gehienak jarduera-proiektuak dira. Orain, obra berri gutxi eraikitzen denean eta negozioak eskuz eta lekuz maiz aldatzen direnean, kurtso hau inoiz baino egokiagoa egiten da, ikaslea horrelako proiektuei kaudimenez eta eraginkortasunez aurre egiteko prestatzen baitu.
HELBURUAK
CYPECAD MEP programa (CYPE ingeniariena) menderatzea, harekin merkataritza-lokal landugabe baten instalazioak diseinatu eta kalkulatu ahal izateko jarduera batera egokitzeko./Horrelako obretan ohikoenak diren eraikuntza-teknikei buruzko ezagutzak eguneratzea/Lokalaren soluzioak ebaluatzea indarrean dagoen araudiaren ikuspuntutik: sutea, energia-eskariaren muga, zarata eta hezetasunetik babestea.