JUSTIFIKAZIOA
Gure elkargoetan bisatzen diren proiektuen zati handi bat jarduera-proiektuek osatzen dute. Gaur egun, obra berri gutxi eraikitzen denez eta negozioak maiz eskuz eta kokapenez aldatzen direnez, ikastaro hau inoiz baino egokiagoa da, ikaslea mota honetako proiektuei kaudimenez eta eraginkortasunez aurre egiteko prestatzen baitu.
HELBURUAK
CYPECAD MEP programa (CYPE Ingenierosena) menderatzea, lokal komertzial gordin baten instalazioak diseinatu eta kalkulatu ahal izateko, jarduera batera egokitzeko. / Mota honetako obretan ohikoenak diren eraikuntza-teknikei buruzko ezagutzak eguneratzea. / Lokalaren soluzioak indarrean dagoen araudiaren (EKT) ikuspegitik ebaluatzea: sutea, energia-eskariaren mugaketa, zarata eta hezetasunaren aurkako babesa.