JUSTIFIKAZIOA
Energia-aurrezkiaren ziurtagiriak (EAZ) urtarrilaren 24ko 36/2023 Errege Dekretuak aratuzen ditu, eta azken energia-aurrezkia egiaztatzeko sistema bat ezartzen du. Ziurtagiri horiek aukera ematen diete behartutako subjektuei energia aurrezteko betebeharrak partzialki edo osorik betetzeko, kostu txikiagoan, hainbat sektoretan energia-eraginkortasuneko jarduerak eginez edo sustatuz, hala nola eraikuntzan, garraioan, industrain edo zerbitzuetan. Ministroen Kontseiluak 2022ko urriaren 11n onartutako PNIEC 2021-2030ek azken energiaren % 21 aurrezteko helburu metatua ezartzen du 2030erako, eta horrek esan nahi du 2021-30eko azken aldian petrolioaren 1.378 kilotonoa aurreztuko direla.
HELBURUAK
Ikasturte hau bukatzean, ikaslea gai izango da:
-
Energia-eraginkortasuna sistema elektriko eta termikoetan aplikatzea, eta aurrezpen esanguratsua lortzeko funtsezko osagaiak eta irizpideak identifikatzea.
-
Energiaren kudeaketa eraginkorra menderatzea, haren aldaera guztietan.
-
Energia-ikuskapeneko tresnak ulertzea eta erabiltzea, eta kontsumoa optimizatzeko eraginkortasun-teknikak aplikatzea.
-
Energia-eraginkortasuneko hainbat neurriren aurrezte-ahalmena ebaluatzea.
-
Energia-zerbitzuen onurak zehaztea, kostuen eta emisioen murrizketa barne.
-
Energia-aurrezkiak CAE (Energia Aurrezkiaren Ziurtagiriak) tresnaren bidez monetizatzea, inbertsio berriak finantzatzeko.