JUSTIFIKAZIOA
Ikastaro honetan, behe-tentsioko instalazio elektriko bat kalkulatzeko prozedura jakinaraziko da, labur-labur, bai eta hura osatzen duten elementuen deskribapena eta erabilera ere.

HELBURUAK
Behe-tentsioko instalazio elektrikoen proiektuan eta exekuzioan parte hartzen duten teknikariei agindutako lana gauzatu ahal izateko beharrezko tresnak ematea, hori guztia indarrean dagoen araudi espezifikoaren arabera, bereziki Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arabera (842/2002 ED)