ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Altzairuzko egituren diseinua eta kalkulua EN 1993 (209422) arauaren arabera | Altzairuzko egituren diseinua eta kalkulua EN 1993 (209422) arauaren arabera

Altzairuzko egituren diseinua eta kalkulua EN 1993 (209422) arauaren arabera

  • 2026/08/31
  • 80
  • 150 ordu 8 aste

JUSTIFIKAZIOA

Eurokodoak Europako Batzordearen ekimen baten ondorio dira; ekimen hori Europako Normalizazio Batzordeari (ENB) 1989tik gaur arte emandako hainbat aginduren bidez bideratu zen. Horren helburua da Europako arau-multzo bakarra izatea, erresistentzia mekanikoaren  eta egonkortasunaren funtsezko betekizunak betetzen direla frogatzeko, bai eta eraikuntza-obretan  eta ingeniaritza  zibileko  obretan sutea gertatuz gero segurtasun-eskakizunak betetzen direla frogatzeko ere.

Europako inguruko herrialdeetan ez ezik, Europatik kanpokoetan ere erabili izan da, eta, sarritan, eraikuntzarekin zerikusia duten nazioarteko kontratu askoren erreferentziazko arau-esparrua dira. Arrazoi tekniko eta ekonomikoengatik, funtsezkoa da Eurokodoak  ezagytzea eraikuntza-proiektuen araudi gisa, eraikuntza- eta proiektu-enpresentzako Europako esparru teknologikoa osatzen baitute.

Ikasleek altzairuzko egitura baten oinarrizko diseinu-prozesua ezagutuko dute, altzairuaren hautaketatik hasi eta  egitura gauzatu arte, berezia jarriko dute proiektuko egoera bakoitzerako egitura-sistemak eta egitura-elementuak egokiak aukeratzeko ezagutzan.

HELBURUAK

  • Altzairuzko egituretarako arau-esparrua ezagutzea
  • Altzairuaren propietateak eta egiturazko altzairu-motak ezagutzea
  • Egitura batean eragiten duten karga klimatikoak lortzea
  • Oinarrizko egitura-sistemak hautatzea
  • Funtzio bakoitzerako egitura-elementuak ezagutzea (pilarea, habea, txarrantxatzea...)
  • Egitura-analisia EN 1993 arauaren barruan bideratzea
  • Zeharkako sekzio bat sailkatzea eta esfortzu desberdinekiko duen erresistentzia kalkulatzea
  • Egiaztatu barra baten ezegonkortasuna gilborduraren eta alboko gilborduraren aurrean
  • Loturak identifikatzea eta erresistentziaren, zurruntasunaren eta biraketa-ahalmenaren arabera sailkatzea
  • Altzairuzko egiturak lantegian fabrikatzeko prozesu ohikoenak ezagutzea
  • Industria-nabe baten diseinu- eta kalkulu-adibide bat berrikustea
  • Berrikusi ur-andel altu baten kalkuluaren adibide oso bat

Gaitegia

EDUKIAK (laburpena)

1. modulua: Eduki teorikoa

1. SARRERA

2. EKINTZAK ETA MUGA-EGOERAK

3. EGITURAZKO SISTEMAK ETA ELEMENTUAK

4.EGITURA-ANALISIA

5.SEKZIOAK ETA BARRAK EGIAZTATZEA

6.LOTURAK

7. EXEKUZIOA

 

2. modulua: Kasu praktikoak

1. KASU PRAKTIKOA. BAO BAKARREKO ARKUPEA AZTERTZEA

2. KASU PRAKTIKOA: UR-BILTEGIRAKO DORREA

3. KASU PRAKTIKOA. ERAIKUNTZAKO ARKUPE SINPLE BATEN AZTERKETA

 

3. modulua: Ebaluazio-proba

  • Ebaluazio-proba

Deskargatzeko gunea