|
JUSTIFIKAZIOA Bizi dugun errealitatean, enpresek gero eta malguagoak izan behar dute bezeroen beharrak asetzeko orduan. Merkatuan gero eta lehia eta produktu-barietate gehiago dago. Enpresentzako malgutasun horrek fabrikazio-denborak gero eta laburragoak izatea eskatzen du, eta, hala, fabrikazio-erreferentzia gehiago eta ekoizpen-hobekuntza gehiago izatea,Premiazkoa da 5Sak denbora murrizketa horretara gehiago hurbilduko gaituen edozein hobekuntza-ekintza aplikatzeko oinarri gisa erabiltzea. Enpresako langile guztiek filosofia eta lan egiteko modu horrekin bat egiten dutenez, eraginkorragoak izango gara bezeroaren zerbitzura. HELBURUAK 5Sen metodologia ezagutzea. Lean tresnetako bat da, eta ekoizpena hobetzeko gainerako tresnetarako aplikazio-oinarria. Etapa bakoitza eta haren esanahia identifikatuko dira, eta ikasleak ikasiko du zer pauso eman behar diren ezarpena gauzatzeko. |