AURKEZPENA
Gure gizartean ugariak dira bateriak eta gero eta sute gehiago gertatzen dira. Bi inguruabar horiek nolabaiteko alarma soziala sortzen ari dira, eta, horren aurrean, hainbat modutan erantzuteko ahalegina egiten ari gara. Lehenengo urratsa da, batetik, arrisku berri hori sakonago ezagutzea, arrisku hori agertzen den egoeretan, eta, bestetik, aztertzea zer metodo dauden halako suteak prebenitzeko, kontrolatzeko eta haien aurka jarduteko. Jardunaldi honen helburua da bateriek eragindako suteekin lotutako arrisku berriak aztertzea. Gaur egun gero eta ohikoagoak direnez, arrisku horiek interes berezia dute, batez ere suteen aurkako babesarekin zerikusia duten pertsonentzat.
HELBURUAK
Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdien Zuzendaritza Nagusiak saio tekniko hau antolatu du, gure gizartean agertzen hasi berri dan arazo honek sortzen dizkion kezkak eta sentsibilitateak eraginda. Izan ere, arazo horrek arrisku emergenteak sortzen dizkigu, eta aurre egin behar diegu gaur egun eta etorkizun hurbilean edo ez hain hurbilean.
Saioaren helburu nagusia da gai horri buruzko ezagutza transmititzea, hainbat ikuspuntu aintzat hartuta: prebentzioa, suteen aurkako babes-instalazioak eta larrialdi-zerbitzuen esku-hartzeak modu eraginkor eta seguruan egiteko moduak. Horretarako, diziplina anitzeko aditu-talde bat bildu dugu; suteen aurkako babesarekin zerikusia duten sektoreetakoak dira eta gai gori honi aurre egiteko bideak bilatzen lagunduko digute.
Plaza mugatuak eta doako asistentzia, baina ekainaren 7a baino lehen eman behar da izena helbide honetan: Baterieek Eragindako Suteak - OPRA
DATA ETA TOKIA
Data: 2024ko ekainaren 11a (asteartea).
Ordutegia: 08:30etik 14:00etara (goizeko saioa).
Tokia: Bizkaiko Foru Aldundiaren ONDARE aretoa.