ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Osalan: Enpresa osasungarria: Aulki beroa — burnout isila | Osalan: Enpresa osasungarria: Aulki beroa — burnout isila

Osalan: Enpresa osasungarria: Aulki beroa — burnout isila

  • 2026/05/12
  • Noticias

SEAk, ENPRESA OSASUNGARRIAren jarduera-esparruaren barruan, topaketa hau antolatu du maiatzaren 20an, IPACErekin batera.

Antolakuntza-ingurune zorrotzetan, non erresilientzia eta presioari eusteko gaitasuna lidergoaren funtsezko bertute gisa baloratzen diren, gero eta ohikoagoa den eta hain agerikoa ez den fenomeno bat dago: burnout isila.

Higadura horri ikuspegi zorrotz eta praktiko batetik helduko diogu jardunaldi honetan. "Eusteko" kulturak gero eta narriadura handiagoa ekar dezakeela aztertuko dugu, eta horrek zuzenean eragiten duela erabakiak hartzearen kalitatean, baita, itxuraz, erakundeak normaltasunez funtzionatzen jarraitzen duenean ere.

Saioan zehar, zuzendaritza-profiletan oharkabean igaro ohi diren seinale goiztiarrak identifikatzen ikasiko dugu: hiperkontrola, suminkortasun iraunkorra, buruko lainoa, deskonexio emozionala edo presazko sentsazio etengabea. Dinamika horiek aktibatzen eta betikotzen dituzten antolaketa- faktoreak ere aztertuko ditugu, higadura normalizatzen den inguruneak sortuz.

HELBURUAK:

  • alde batetik, autodiagnostikorako gaitasun handiagoa garatzea. Fenomeno horri dagokionez, zer puntutan gauden ulertzea.
  • eta, bestetik, hausnarketarako gune bat irekitzea.

Errendimenduaren ageriko adierazleetatik harago begiratzeko gonbidapena, eta, isila izan arren, pertsonengan eta erakundeetan eragin sakona duen horretan fokua jartzekoa.

HIZLARIA:

Maite Irastorza IPACE – Psicología Aplicada

Data

Lekua

Iraupena

Ordutegia

2026/05/20

SEA, Alava Kalea 37

Solairu (-1)

1,5 ordu

9:00etatik 10.30etara

 

Laguntzailea: