ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroak | Langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroak

Langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroak

  • 2024/01/23
  • Noticias

 Osalanek langile autonomoentzako laneko arriskuen prebentzioari buruzko online ikastaroak antolatu ditu. Osalanek garatutako ikastaro hau Euskal Autonomia Erkidegoko langile autonomoen laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza sustatzea helburu duen lan-ildoaren barruan dago.

 Prestakuntza-bultzada horren helburua da kolektiboak jakin dezan zein lan-baldintza izan behar dituzten seguruenak eta osasungarrienak lanari aurre egiteko, beren kideen segurtasuna eta osasuna hobetu ahal izateko azken helburuarekin.

Ikastaroak Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen eskura daude, Osalanen webgunearen bidez. Modulu orokor bat daukate (edozein langile autonomorentzat), prestakuntzako 7 ordukoa, eta berariazko modulu bat, lan-sektorearen arabera (eraikuntza, industria, merkataritza eta garraioa), prestakuntzako 8 ordukoa.

Prezioa: Dohanik

Ikastaroari buruzko informazioa:

https://www.osalan.euskadi.eus/2024ko-langile-autonomoentzako-laneko-arriskuen-prebentzioari-buruzko-online-ikastaroa/webosa00-contqha/eu/

Formulariorako sarbidea

Deskargatzeko gunea