"Lan-osasunari aplikatutako adimen artifizialeko tresnak" izeneko tailerra adimen artifizialeko teknika eta tresna aurreratuak lan-osasunaren esparruan aplikatzera bideratzen da. Tailer horretan, edukiak sortzeko, datuak aztertzeko eta lan-produktibitatea sustatzeko plataformak aztertuko dira, lan-arriskuak identifikatu eta prebenitzeko, lan-inguruneko segurtasuna hobetzeko eta langileen osasuna sustatzeko. Kasu praktikoen bidez, parte-hartzaileek ezagutzak eskuratuko dituzte eguneroko lanean IAko hainbat tresna mota erabiltzen hasteko.
Online jardunaldia eta aurrez aurrekoa (edukiera mugatua): 2024ko otsailak 20a. Ordutegia: 08:45etatik 11:00etara. Osalan (Barakaldoko Oiz aretoan)
Honekin batera doakizue izena emateko eta jardunaldiari buruzko informazioa eskuratzeko esteka:
Online aukera aukeratu baduzu, tailerra egin aurretik, saioan sartzeko jarraibideak jasoko dituzu.