ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Jardunaldia: Oztopoak gainditzen Proiektuen Kudeaketan | Jornada: Sorteando obstáculos en la Gestión de Proyectos

Jardunaldia: Oztopoak gainditzen Proiektuen Kudeaketan

  • 2025/09/23
  • Noticias

Helburua

Ba al zenekien proiektuen %60 baino gehiago huts egiten dutela balioa, kostua, denbora edo irismena bezalako helburuak betetzean?

Huts egiten duen proiektu bakoitzaren atzean erabaki kritikoak, gaizki kudeatutako arriskuak eta ikasi beharreko lezioak daude. Hutsegiteetatik, praktika egokietatik eta ikasitako lezioetatik ikastea funtsezkoa da proiektu sendoak eraikitzeko eta, horren bidez, erakunde erresilienteagoak sortzeko.

Jardunaldi honen helburua da proiektuetan egindako akatsen esperientzia zehatzak aurkeztea, mito batzuk desmuntatzea eta erroreak berriro ez errepikatzeko gako batzuk aztertzea.

Jardunaldia PMIren Euskal Herriko Brancharekin elkarlanean antolatua da, Proiektuen Kudeaketaren diziplinan praktika onak sustatzeko eta esperientzien trukea bultzatzeko helburuen baitan.

Emanaldia

Erakundea: KAMEIN Aholkularitza eta Zerbitzuak
Hizlariak: Fernando García García – Joseba Enjuto Gonzalo

Nori zuzendua:
Ingeniariei eta ingeniaritza-ikasleei

Jardunaldiaren datuak

Noiz: 2025/10/02
Lekua: Bizkaiko Ingeniaritza Tekniko Industrialeko Graduatuen eta Ingeniarien Elkargo Ofiziala
(Galería María Díaz de Haro, 10 Bis – Rodríguez Arias 71, Bilbo)
Ikastorduak: 2
Ordutegia: 19:00etatik 20:30era

Informazio gehiago eta izen-emateak:
Bizkaiko Ingeniaritza Tekniko Industrialeko Graduatuen eta Ingeniarien Elkargo Ofiziala – Ingenieros BIZKAIA

Colegio de Graduados en Ingeniería e Ingenieros Técnicos Industriales Bizkaia - Ingenieros BIZKAIA

 

Deskargatzeko gunea