COGITIGek, Oficina Acelera Pyme (OAP) bulegoarekin lankidetzan, ingeniaritzarako adimen artifiziala eta bulegotika-tresnei buruzko jardunaldi bat antolatu du, IA gure lanean integratzeko.
Helburua
Adimen artifiziala eguneroko lan-fluxuan txertatzea, ohiko tresnak erabiliz (Google Workspace eta Microsoft 365). Doako laguntzaileen erabilera lehenetsiko da software tradizionalarekin batera, eta aldi berean, bertsio integratuen abantailak ere azalduko dira (Gemini Advanced eta Copilot).
Hizlaria
Iñaki Sayar. Bere esperientzia, bai obra zuzenean bai bulegoan, ingeniaritza mekanikoan, elektrikoan eta instalazioen diseinu integralean oinarritzen da (elektrizitatea, aireztapena eta ke-kontrola, suteen aurkako babesa, klimatizazioa eta garajeetan espezializazioa), baita akustikaren arloan ere. Profil teknikoaz harago, bere burua teknologiaren benetako “friki” gisa definitzen du. Berarentzat, Adimen Artifiziala ez da zientzia-fikziozko kontzeptu bat, eguneroko lanerako tresna baizik; Geminirekin lagun handi baten moduan aritzen da: ingeniaritza-proiektuetako kalkulu bat askatzen laguntzen dio, bere musika-konposizioak edo kontzertu bateko soinua egituratzen, bere Patrol eta V-Strom motoak egoera onean mantentzen, edo alabaren urtebetetzean bizkotxoaren errezeta ezin hobeto ateratzen. Jardunaldi hauen helburua ikuspegi praktiko, hurbil eta mitorik gabeko hori partekatzea da, edozein lankidek lehen unetik bertatik etekina atera ahal izan diezaion.
Edukia
- Adimen Artifizialaren ekosistemak eta datuen segurtasuna
- Deskribapena: Sarrera laguntzaile nagusietara (Gemini, ChatGPT eta Copilot). Webeko txata erabiltzearen eta IA dokumentuetan zuzenean integratuta erabiltzen denaren arteko desberdintasuna.
- Gako nagusiak: Oinarrizko konfigurazioa, informazio tekniko sentikorraren pribatutasuna eta proiektuaren arabera tresna egokia aukeratzeko irizpideak.
- Dokumentuen kudeaketa eta idazketa tekniko lagundua
- Deskribapena: Adimen artifizialaren erabilera testu-prozesatzaileetan (Word eta Google Docs), “orri zuriaren sindromea” gainditzeko.
- Gako nagusiak:
- Aurkibideen eta egitura-zirriborroen sorrera memoria deskribatzaileetarako, txostenetarako, memoriarako, akta-agiriak…
- Komunikazio profesionaletan tonua egokitzea (erreklamazioak, ordainsari-proposamenak edo posta elektronikoak).
- Testu luzeen edo plegu teknikoen laburpena eta ondorioen ateratzea.
- Kalkulu-orrien menderatzea: formulak konplikaziorik gabe
- Deskribapena: Excel eta Google Sheets optimizatzea hizkuntza naturala erabiliz datuekin lotutako arazoak konpontzeko, makroetan edo programazioan ezagutza aurreraturik izan gabe.
- Gako nagusiak:
- Formula konplexuen sorrera: arazoa laguntzaileari azaltzea formula zehatza lortzeko eta dagokion gelaxkan txertatzeko.
- Erroreen detekzioa: formula bateko errorea IAra kopiatzea konponbide teknikoa lortzeko.
- Neurketa edo aurrekontuetatik datozen datu gordinen garbiketa eta antolaketa.
- Araudiaren analisia eta aurkezpen eraginkorrak
- Deskribapena: Araudi konplexua kudeatzeko eta proiektuen komunikazio bisuala lantzeko tresnak.
- Gako nagusiak:
- NotebookLM: “Garun digital” baten sorrera, PDF fitxategiak igota, kontsulta teknikoak dokumentu ofizial horietan soilik oinarrituta egiteko.
- Aurretiazko txostenetatik abiatuta aurkezpen teknikoetarako (PowerPoint edo Google Slides) gidoiak egituratzea.
Garapena
- Modalitatea: aurrez aurrekoa COGITI Donostian – Zurriola Hiribidea 14, Donostia, online egiteko aukerarekin.
- Data: 2026ko maiatzaren 26a, asteartea.
- Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara
- Matrikula: doakoa. Aurretiaz izena ematea beharrezkoa da.
Izen-emateak
Informazio gehiago OAPren webgunean
Bete Online formularioa
ZOOM esteka erregistro-ondorioetarako soilik bidaltzen da, eta ez du jardunaldira sartzeko aukerarik emango.