ePrivacy and GPDR Cookie Consent by Cookie Consent Ingeniariak Prestakuntza Birtualeko Plataformaren Ikastaroen Buletina - 2026/14 | Boletín de Cursos de la Plataforma de Formación Virtual Ingenieros Formación - Semana 14/2026

Ingeniariak Prestakuntza Birtualeko Plataformaren Ikastaroen Buletina - 2026/14

  • 2026/03/26
  • Noticias

Ingeniariak Prestakuntza Birtualeko Plataformaren Ikastaroen Buletina - 2026/14

Buletin honek Prestakuntza Birtualeko Plataformaren ikastaroei buruzko informazioa ematen du (https://www.ingenierosformacion.com), aste honetan matrikula zabalik baitute. 

Ikastaroen matrikulazioari, edukiari eta/edo garapenari buruz sor daitezkeen zalantzak argitu ditzakezuela jakinarazi nahi dizuegu, Prestakuntza Birtualeko https://www.ingenierosformacion.com plataforman, 985 73 28 91 telefonoan, astelehenetik ostiralera, edo, bestela, harremanetan jar zaitezkete secretaria@ingenierosformacion.com helbidera mezu bat bidalita.

Era berean, gogorarazten dizuegu https://www.ingenierosformacion.com Prestakuntza Birtualeko plataformak eskaintzen dituen ikastaroek hobariak jaso ditzaketela enpresa guztiek prestakuntzarako dituzten kredituen kontura. Prestakuntza hori Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioak (lehengo Tripartita Fundazioak) kudeatzen du. 

2026ko martxoaren 30an, astelehena, hasiko diren ikastaroak

Revit MEP + Online egituren hastapenak
Ikastaro honen bidez, REVIT programaren ezagutza aurreratua izan nahi duten guztiei erantzun nahi zaie.
Ikus ikastaroaren fitxa Asteak: 8 Ikastaro orduak: 70
Lean Manufacturing-erako sarrera
Gaur egun, merkatuaren joera produktu-aukera handia da bezeroari eskaintzeko, eta bezeroak erabaki behar ditu ezaugarriak, kantitateak eta entregatzeko unea. Horretarako, enpresek aurre egin behar diete aldaketa horiei, malguago bihurtu bhear dute lortu ahal izateko.
Ikus ikastaroaren fitxa Asteak: 5 Ikastaro orduak: 50
Sute eta leherketa arriskua duten aldeen sailkapena, 2022ko arau berriaren arabera
Sute- eta leherketa-arriskua duten lokaletako instalazio elektrikoetan eta leheketetatik babesteko dokumentua egiteko, nahitaezkoa da ikastaroaren xede den araudia betetzea.
Ikus ikastaroaren fitxa Asteak: 6 Ikastaro orduak: 100
Lokalak egokitzeko proiektuak CYPECAD MEPekin
Ikastaro honek ikaslea prestatzen du jarduera proiektuei kaudimenez eta eraginkortasunez aurre egiteko. (Cype aldi baterako softwarea barne, kostu gehigarririk gabe)
Ikus ikastaroaren fitxa Asteak: 5 Ikastaro orduak: 75
Laneko arriskuen prebentzioa: oinarrizkoa
Ikastaroak oinarrizko mailako prestakuntza eskaintzen du laneko arriskuak prebenitzeko, Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. 39/97 (Prebentzio Zerbituzen Araudia). Oinarrizko prebentzio-funtzioak betetzeko tresnak ematen ditu.
Ikus ikastaroaren fitxa Asteak: 4 Ikastaro orduak: 50
Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen diseinua eta mantentze-lanak
Ikastaro honek eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak diseinatzeko, dimentsionatzeko, instalatzeko eta mantentzeko behar diren ezagutzak ematen ditu.
Ikus ikastaroaren fitxa Asteak: 6 Ikastaro orduak: 100
Behe-tentsioko instalazio elektrikoen kalkulua eta diseinua
Behe-tentsioko instalazio elektrikoen kalkulu eta diseinuari buruzko ikastaro hau eskaintzen dugu, eta parte-hartzaileak haien proiketu-teknikari gisa lan egiteko prestatuko dira.
Ikus ikastaroaren fitxa Asteak: 8 Ikastaro orduak: 100

2026ko martxoaren 27tik, ostirala, 2026ko apirilaren 2ra, osteguna, hasiko diren ekitaldiak

Energiari buruzko aholkularitza eta energia merkaturatzea. Ingeniarien zeregina
Energia-aholkulari profesionala figura independentea da, eta bezeroaren interesak defendatzen ditu. Gaitasun tekniko handiak, trebakuntza akademikoa eta energien arloko esperientzia ditu, eta, horri esker, instalazioetan energia aurrezten lagunduko dio.
Ikus ikastaroaren fitxa Saioak: 1 Ikastaro orduak: 3

Aste honetan matrikula irekitzen duten ikastaroak
(2026ko apirilaren 20an hasiko da)

2026ko apirilaren 6an, astelehena, hasiko diren ikastaroak

2026ko apirilaren 13an, astelehena, hasiko diren ikastaroak

Deskargatzeko gunea